miércoles, 12 de diciembre de 2012
Banakako eta taldeko txostenak
Dagoeneko bakarkako eta taldekako txostenak bloggera igo ditugu, eta taldekideen izenetan klik eginda ikus daitezke. Txosten hauetan irakasgai honi buruzko hausnarketak egin ditugu, bakoitzak izan duen progresia eta ikasi duena bertan islatuz.
martes, 11 de diciembre de 2012
Aranbizkarra eskola
Aranbizkarra ikastolan
5 aste eman eta gero blogean hausnarketa bat egin behar dudala iruditu zait.
Ikastola batera euskara bultzatzera eta metodologia berri bat ezagutzera
gonbidatu zigutenetik ez nuen dudarik izan: bertara joan behar nintzen.
Lehen
Hezkuntzako 2. Mailako umeekin lan egiteak nahiko begi onekin hartu nuen, nire
lehengusua maila horretan baitago. Lehen eguna espero nuen bezalakoa izan zen:
hasieran oso urduri nengoen eta dinamikan sartzea 5 minutu kostatu zitzaidan,
baina momentu hartatik aurrera disfrutatu baino ezer gehiago ez dut egin ikastolan.
Topiko bat izan arren, nik umeak baino gehiago ikasi dut
aste hauetan, umeak lana egiteko erraztasun guztiak jarri dituztelako eta
nireganako errespetua eta kidetasuna erakutsi dutelako. Ume batzuk besteak
baino txarrago portatu dira logikoa denez, baina guztiekin ondo moldatu naiz
eta guztiek egin dute lan.
Esperientzia honetatik irakasle izateko oraindik gogo
gehiagorekin atera naiz eta benetan konturatu naiz hau dela etorkizunean
egunero gertatuko den gauza izatea.
IRAKURRITAKO TESTUAREN LABURPENA
"Revista internacional de ciencias del deporte" aldizkariak artikulu interesgarri bat atara zuen, hezkidetza eta hezkuntza bananduaren arteko konparakletak egiten dituena. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ematen ditu bakoitzetik arrazoi desberdinak ataratzen ditu. Heziketa fisikoan oinarritzen da, arlo hau nahiko sensiblea delako gai honekin.
Herrialde desberdinetan egin dute ikerketak hezkidetzaren inguruan, adibidez Bretaina Handian, Holandan, Estatu Batuetan, Canadan... Baina testu honek batez ere gauza bat erreflejatzen du, hezkuntzan sortu den arazoa generoaren diskriminazioarengatik. Gai honek zer esan handia dauka testu honetan.
Bost apartatu desberdinetan zatitzen da artikulua: 1- "sexua", "generoa" eta "hezkidetza". 2- ibilbide historiko motz bat emakumearengandik jasotako hezkuntzan, eskola hasi zenetik. 3- estudio batzuk, non generoaren desberdintasuna erakusten dute eskolan eta heziketa fisikoan. 4- Ikerketarako gorpu bat psikologia hezitzailean, klaseko klimak orientatzeko zentratuak. 5- Hezitzeko estrategiak, heziketa fisikoko irakasleak kontutan har dezkenak klaseak hobeto emateko.
Debate honetan, estudio batzuk frogatu dute, hezkidetzak edo klase mistoak, lan atmosfera relaxatuagoak eta lagungarriagoak sortzen dituela, eta baita aukera gehiago interakzioa eta kontaktua edukitzeko.
Baina beste alde batetik, beste estudio batek esaten du, banandutako heziketak, neskak diren ikasleei, interakzio gehiago emango diela beraien emakumezko irakasleekin. Era honetako klaseak, partizipazioa, autoestima eta dizilpina sustatzen baituelako.
Artikulu honetan ikus daiteke zerbaiti garrantzia handia ematen diotela, heziketa fisikoko irakasleak egiten duen lanari hain zuzen ere. Sortzen duen irakaskuntzarako klima, berdintasunari mesede egiten baitio. Aukeren berdintasunari batez ere.
sábado, 8 de diciembre de 2012
Escolapiaseko esperientzia
Orain dela bost aste hasi ginen nire taldea eta ni Escolapiasetara joaten boluntario edo laguntzaile bezala. Aukera interesgarri bat eskaini ziguten eskola honetara edo Aranbizkarra eskolara joateko laguntzaile bezala, eta oso ekintza aberasgarria iruditu zitzaigun.
Nire kasuan, ez da lehenengo aldia umeekin erlazio edo kargu zuzen bat edukitzen dudala ikastetxe batean. Iaz bi hilabete eta erdi egon nintzen Arrasateko beste ikastetxe batean hirugarren mailako gaztetxokin praktikak egiten, eta bertan asko ikasi nuela uste dut eta soltura gehiago hartzen ikasi nuen. Hau oso ongi etorri zitzaidan zer ikasi nahi nuen jakitzeko eta baita orain egiten ari garen lan boluntarioentzat.
Guk bigarren mailako umetxoekin aritzea aukeratu genuen. Gure kasuan ez gara joan behar asteko egun berdinetan, adibidez aste honetan asteazkenenan tokatzen zitzaigun, eta hurrengo astean ostiralean goaz, honela arlo desberdinak ikus dezakegu, matematikak, ingelesa, lengua, ingurunea...
Gelara heltzerakoan, lehenengo irakaslearekin batzen gara egun horretan zer egin behar dugun azaltzeko, ondoren umetxo denak agurtzen ditugu, eta gela osoa lau taldetan banatzen ditugu, lau txoko bezala. Txoko bakoitzean laguntzaile bat jartzen gara eta bakoitzak bere zer egina izaten du. Adibidez txoko batetan fitxa bat egiten da, bestean jolas bat, bestean arbel digitalaren bidez beste ariketa bat egiten da... Eta horrela egiten dugu betik. Aurreko asteazkenean, lenguako saioa izan genuen eta niri, liburuko orrialde bat egitea tokatu zitzaidan. Ariketa hoiek aurreko egunean egin zuten errezeta baten inguruakoak ziren, eta gehienak oso ongi moldatu ziren. Mundu eta kasu denetan bezala, jende azkarragoa eta ez horren azkarra dago, eta batzuei gehiago kostatzen zaie, baina pazientzia eta maitasun pixka batekin den denok arazorik gabe bukatzea lortu genuen.
Asko harritu didan faktore bat, hizkuntza izan da. Euskara maila oso baxua daukatela uste dut, eta gazteleraz egitea nahiago dute. Matematikak adibidez, erderaz egiten dute, eta hitz bat euskaraz egiten baduzu, denok batera erdera egiteko esango dizute. Gainera, badakit Gasteizen eta nire herrian ez dela euskalki berdina erabiltzen, baina nik esandako gauza asko eta asko ez dute ulertzen, oso gutxik menperatzen baitute ongi euskara.
Orokorrean, esperientzia positiboa izan da, oraindik aste bat gelditzen zait, baina orain arte egindakoarekin oso pozik gelditu naiz. Gure etorkizunerako ekintza izugarria da, ikasitakoa praktikan jartzeko eta paperean sartzen joateko.
Beraz esperientzia honekin, lehen esan bezala, aukeratu dudan ikasketak ongi aukeratu ditudan edo ez jakitzeko oso baliagarria da eta ea benetan gustatzen zaizun edo ez.
viernes, 7 de diciembre de 2012
Irakurritako testuaren laburpena
Azken urteotan
agintariek ondo dauden aldatzea gustuko dutela dirudi, baina aldaketa guzti
horiek ez dute beti hobekuntzarik suposatzen. Hori gertatzen da heziketa
bananduan, ez da frogatu heziketa mistoa baino hobea denik baina badaude
hainbat herrialdeetako gobernuak hura aldatzeko asmoarekin. Hasteko sexuarekiko banaketak estereotipoak
indartzen ditu, alde batetik umeak bere rolak garatzen ditu eta bestetik
emakumeak bereak, etorkizunean gatazkak sortuz.
Benetan frogatu
dena da banaketak onura akademiko gutxi dituela, hasieran metodo arrakastatsua
iruditu daiteke berritzailea delako . Jendeak normalean sistema berri bat
agertzen denean interes handia jartzen da hartan, baina denborarekin era justu
batean epaitu daiteke. Estatu Batuetan adibidez 1972 urtean banakako heziketa
debekatu zen eta orain arte heziketa hobeto ibili da.
Ikerlari batzuk
diotenez desberdintasunak aurkitu ditzakegu neska eta mutilen garunetan,
Leonard Saxek dioenez beharrezkoa da bi sexuak gela desberdinetan banatzea.
Desberdintze hau beharrezkoa da genero bakoitzak sistema nerbioso desberdin bat
daukalako, adibidez mutilek hobeto erantzuten dute irakasle autoritario baten
aurrean eta neskak egoera berean itsutuko lirateke. Horrek pentsarazi diezaguke
sexu bakoitzak heziketa desberdin bat behar duela. Heziketa bananduaren
aldekoek diotenez gela mistoetan genero estereotipoak indartzen dira sexu
bakoitzak bere alderantz egingo duelako.
Sexu banaketaren
aurkakoak diote sexu banaketa arrazakeriarekin alderatu daitekeela,
generoarekiko diskriminazioa sortzen baita. Gainera sexu banakako heziketak
neskak eta mutilak etorkizunean elkarrekin ondo lan egitea galarazi ditzake,
mutilak mutilekin bakarrik egoten badira jarrera agresiboak sustatuko direlako
eta neskak neskekin oso eragin txarrak ekarriko lituzkete. Bestalde neskak eta mutilak
nahasten badira jarrera desberdinak eta liberalagoak garatzeko aukera eman
diezaiekete, gizarte anitza sortzeko gomendagarria.
Gauza bat argi
badago da mutilak eta neskak biologikoki prestatu daudela elkarrekin bizitzeko
eta generoarekiko desberdintasuna egitea zentzugabekeria bat suposatuko luke;
gizakiaren jarrera ez naturala indartuko litzatekeelako.
miércoles, 5 de diciembre de 2012
Aranbizkarra ikastolan bizitako esperientzia
Gaur asteazkenero bezala Aranbizkarra
ikastolara joan naiz, 6. mailakoekin aritzera. Asteazkenero bezala, irakasleak
klasea lau taldetan banatuta zeukan, talde bat boluntario bakoitzarentzat.
Normalean niri matematika egitea egokitzen zait, ez inposatzen didatelako, nik
aukeratzen baitut. Baina gaur esperientzia pixkat aldatzeko asmoz, tribial
antzeko jolas batekin ibili naiz umeekin
Talde bakoitzarekin 20 minutu egoten gara boluntario bakoitza. Normalean
buruketak egiten egoten naizenez, denbora asko galtzen dugu umeak ariketa
irakurri eta ulertu bitartean, horregatik ez dago denbora gehiegirik haur
bakoitzaren nortasuna ikusteko, zerbait ikus daiteke, baina ez gehiegi. Gaur
ordea beraiekin jokatzen ibili naizenez, bakoitzarekin zerbait hitz egiteko
astia izan dut, horregatik uste dut gaurko eguna besteekin konparatuz
probetxugarria izan dela. Horregatik uste dut, naiz eta orain oso ondo
moldatzen naizen beraiekin, hobeto moldatuko naizela, gero eta hobeto ezagutzen
ditudalako, eta ondorioz badakidalako nola saiatu behar naizen haiek
motibatzen.
Uste dut lehen mailan egonda Aranbizkarra ikastolara etortzeak, umeekin
irakasle gisa jokatzeko, esperientzia oso aberasgarria dela, batez ere guk
jakiteko aukeratu dugun karrerarekin asmatu dugun edo ez. Bestela ez
genukeelako umeekin kontakturik izango bigarren kurtsora arte. Pertsonalki oso
gustura nago umeekin nagoenean, talde txintxoa eta lasaia egokitu zaidalako
izan daiteke, halere aukeratu dudan karrera egokia dela jakiteko balio izan dit
esperientzia hau, irakasleen mundura gehiago hurbiltzeaz aparte.
martes, 4 de diciembre de 2012
Danimarkako eskoletako egoera
" ¿ Como pueden ayudar a las
chicas las experiencias escolares?" artikulua Danimikarkako eskolen
egoeraz informatzen gaitu. Honen arabera gaur egun Danimarkan heziketa mistoa
indarrean dago, halere artikuluaren idazleak heziketa bereiztua defendatzen du.
Hau argudiatzeko zera dio; ezin dela berdintasuna lortu aukera berdinak ematen
berdinak ez direnei. Hau da, ezin dela berdintasuna lortu neskak eta mutilak
klase berean heziz.
Idazlearen arabera, nesken eta mutilen arteko nortasuna desberdina da,
horregatik klasean elkarrekin egonda ez dira behar bezain ondo moldatzen.
Mutilen nagusitasuna nabarmentzen dela dio, eta neskek lotsa daukatela beraien
iritzia defendatzeko adierazten du. Neskak lotsa izatearen arrazoi nagusia
mutilen burlak dira. Hau demostratu ahal izateko, hainbat ikerketa egin zituen.
Lehenik eta behin betidanik klase misto batean egon diren ikasleak sexuaren
arabera banandu zituen. Urte bat pasatu eta gero klase bakoitzeko ume batzuk
elkarrizketatu zituen. Gehienbat neskak izan ziren hobekuntzak nabari izan
zituztenak. Nesken arabera, klasean bakarrik beraien sexuko ikasleak izatearen
onura nabarmenena hitz egiteko askatasuna zen. Beraietaz barre egiteko mutilak
ez zeudenez, askeago sentitzen ziren debateak egiterako orduan eta beraien
pentsatzeko era azaleratzeko orduan. Neskak ziotenez, mutilekin zeudenean,
klasea askoz zaratatsuagoa zen, eta zerbaiti buruz hitz egin behar zutenean
klasean, beti mutilen kontuez hitz egiten zuten. Horregatik, neskak erosoago
sentitzen dira beraien artean, eta honen ondorioz, geroago beraien generoaren
eskubideak aldarrikatzeko beharrezkoak diren argudioak defendatzeko gai dira
mutilen aurrean. Mutilena kasuan, batzuk erosoago daude bakarrik beraien sexuko
kideekin klasea konpartituz, baina beste batzuk nesken presentzia faltan
botatzen dituzte, esanez neskak asko laguntzen dietela irakaslea ez dagoenean.
Ikerketak azaldu eta gero, argi azaltzen du emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna lortzeko beharrezkoa dela neskak eta mutilak bereiztea. Halere ez
dut uste hau irtenbidea denik berdintasuna lortzeko, biologikoki neskak eta
mutilak desberdinak direlako, eta beraien artean bananduta hezten baldin
baditugu beraien arteko desberdintasunak areagotuko direlako, eta guztiz
kontrakoa lortu behar dugu, hau da, neskak eta mutilak elkarrekin heziz,
beraien arteko desberdintasunak murriztu.
viernes, 30 de noviembre de 2012
Mapa kontzeptuala
Irakasleei egindako elkarrizketen ondoren ateratako ondorio eta idei nagusiak gure artean eztabaidatu ondoren mapa kontzeptual hau sortu dugu , espero dugu probetxugarria suertatzea irakurtzen duenarentzat
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Eskolapiasen izandako esperientzia
Duela hiru aste hasi nintzen Eskolapias eskolara
joaten , hori nire bizitzako lehengo esperientzia izan zen umeekin lan egiten. Lehen
hezkuntzako lehengo mailako klasera joan behar nuen, egia esanda nahiago nuen
ume helduagoekin egotea. Hasieran zalantza asko nituen ez nekielako nola izango
zen haurrei irakastea, zein metodologia erabili behar zen eta a zer nolako
erantzunak jasoko nituen. Ez nekien ezta esperientzia gustatuko zitzaidan ere.
Lehengo egunean lengoaiako klasea izan zuten
haurrek, bertan bokalak irakasteko ariketa errazak egiten ibili ginen. Haur
gehienak oso azkarrak ziren eta oso azkar erantzuten zuten, beste batzuei pixka bat gehiago kostatzen zitzaien baina
hori normala da adin horretan. Orokorrean nahiko txintxo ibili ziren umeak, nik
esaten nuenari kasu egiten. Deigarria deitu zitzaidan ikustea nola ume batzuk
oso lotsatiak ziren eta oso baxu hitz egiten zuten. Nire lehengo esperientzia
oso ona izan zen eta eskolatik oso zoriontsu atera nintzen konturatu nintzelako
irakasle izatea benetan gustatuko
litzaidakeela , era berean konturatu nintzen irakasle izatea nekagarria dela, klase
ordu osoan zehar ume guztiak despistatu ez daitezen zain egon behar baitzara.
Bigarren egunean euskarako klasea izan nuen,
bertan irakurtzen ikasteko ariketa batzuk egin genituen. Egun horretan umeak
nahiko aztoratuak zeuden, batzuk ez zuten besteen irakurtzeko txandak
errespetatzen eta beste batzuk ez zuten arretarik jartzen. Neurri batean desanimatu nintzen zazpi ume
batera kontrolatzeko zailtasunak izaten banituen nolakoa izango zen klase oso
bat kontrolatzea. Klasetik ateratzean haurren irakasleak esan zidanez nire
ariketa zailena eta aspergarriena zen umeentzat , honek gutxienez lasaitu
ninduen.
Hurrengo astean matematikako klasea emateko txanda
zen, bertan mini-arko jolasean aritu behar ginen. Lehengo ume taldearekin
nahiko ondo atera zen ariketa, guztiek ondo egin baitzuten eta soberako denbora
izan genuelako. Baina gainontzeko hiru taldeekin ez genuen ariketa bukatzeko
astirik izan, horrek kezkatu ninduen. Konpondu beharreko nire arazoa da gehiegi
itxaroten diedala haurrei eta
azkarragoak izaten irakatsi behar diedala, denbora asko galtzen baitute
esertzen direnetik hasten dieneraino. Kontuan izan beharrekoa da denbora nahiko
mugatua dela, horregatik ez naiz kezkaktu behar.
Momentuz, izandako zailtasunak aparte esperientzia
oso positiboa izaten ari da. Umeei irakastea gustuko dut, baina egia esanda
uzte dut gehiago gustatuko litzaidakeela ume helduagoekin egotea, independenteagoak
baitira.
sábado, 10 de noviembre de 2012
Wertek selektibitateari amaiera eman nahi dio
Jose Ignacio Wert
, Espainiako heziketa , kultur eta kirol ministroak dioenez
selektibitateko frogak ez du ezertarako balio ikasleen 94%ak gainditzen
dutelako.
Ministroaren ideia
ebaluazio sistema berriak ezartzean datza , horretarako ikasleek ziklo
bakoitzaren amaieran, ziklo horretan emandako ikasgai guztien azterketa bat
egitea proposatzen du. Froga hori ikasle
bakoitzaren ikastetxetik kanpo egingo da , kanpoko aztertzaileek ebaluatuko
dute.
Wertek kritikatzen
du orain arte ziklo amaierako ebaluazio froga bakarra egitea , hau da ,
selektibitatea. Froga hori ikasleen gehiengoak gainditzen badu hezkuntza
sistemaren arazoari dagokiola dio, horregatik aldaketa hori proposatzen du.
Bere uztez gaur
egungo Espainiako belaunaldia historiako onena da , gure arbasoak baino hobeto
prestatuta egoteak ez du ezertarako balio lan postu bat lortzeko momentuan
beste lehiakide guztiak bezala prestatuta bagaude.
PISA txostena
bedeinkatzen du , hari esker Espainiako jendearen hizkuntzekiko maila baxuaz
informatuta gaudelako.
Eskualdeen arteko
desberdintasunak:
Espainiako
eskualdeen arteko maila akademikoen artean desberdintasun nabarmenak daude ,autonomia-erkidego batzuen emaitzak Europako zenbakirik beltzenei dagokie.
Desberdintasun
sakona dago inbertitzen den diruaren arabera , gehien inbertitzen duen autonomia-erkidegoa Euskadi da , bestalde gutxiena Andaluzia da , haien arteko
desberdintasun akademikoa itzela da.
Azkenik ministroak eskualde guztien arteko
adostasuna lortzea proposatzen du desoreka honekin amaitzeko.
viernes, 9 de noviembre de 2012
domingo, 4 de noviembre de 2012
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Nik Xabin Arriolari egin diot elkarrizketa. Bera nire maisua izan zen TAFYD-en, goi mailako ziklo batetan. Xabinek ikasgai asko ematen zigun, lehengo mailan adibidez, metodologia, patinajea, futbola, btt... Eta bigarren mailan, talde dinamika, eskubaloia, enpresa…
Irakasle hau pentsatu nuen elkarrizketa egiteko, zeren eta nire bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena dela pentsatzen dut. Bizitzari buruz asko daki, irakasten duenari buruz ere asko daki, oso sinpatikoa eta agradablea da, eta gela osoa eta bera oso ongi eramaten ginen. Zerbaitegatik izango da gelako denei oso irakasle ona eta majoa dela iruditzen zaigula. Horregatik berari egitea pentsatu nuen lehenengo momentutik.
Gainera teknika paregabeak dauzka gauza berriak erakusteko. Adibidez adibideen teknika. Gauza askori izugarrizko adibide onak jartzen zizkion eta grabatuta geratzen zitzaizun buruan. Oraindik adibide asko buruan ditut, eta nire gelakideekin, adibide horiek askotan gogoratzen ditugu asko gustatzen zaizkigulako.
Bera gaztea zeneko istorio asko ere kontatzen zigun eta oso gustura entzuten genituen.
Elkarrizketa egiteko esan nionean, oso gustura egingo zuela esan zidan, baina bere agenda nahiko beteta zegoela esan eta lekutxo bat aurkitu behar izan zuen nirekin elkartzeko. Galderak berak lan egiten duen ikastolan egin genituen, Arizmendi ikastolako Ferixaleku gunean hain zuzen ere.
Biok kafe bana hartu genuen kafe makinan eta hiru ordu laurden inguru ibili ginen berbetan. Ni oso gustura sentitu nintzen grabaketa bat egon arren erditik, eta bera ere esan zidanagatik eta ikusten zenagatik ere gustura egon zen galderak erantzuten eta elkarrekin hitz egiten.
Gai askotaz egin genuen berba, lehengo hezkuntzaz, oraingo hezkuntzaz, zer ikasi zuen, zer egingo lukeen ez balitz irakaslea izango, oraingo ikasleenaz... Oso ongi egon zen, eta gelakoak nahi genuenean beste bisitatxo bat egiteko esan zidan, oso gustura hartuko gaituzkeela.
Irakasle hau pentsatu nuen elkarrizketa egiteko, zeren eta nire bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena dela pentsatzen dut. Bizitzari buruz asko daki, irakasten duenari buruz ere asko daki, oso sinpatikoa eta agradablea da, eta gela osoa eta bera oso ongi eramaten ginen. Zerbaitegatik izango da gelako denei oso irakasle ona eta majoa dela iruditzen zaigula. Horregatik berari egitea pentsatu nuen lehenengo momentutik.
Gainera teknika paregabeak dauzka gauza berriak erakusteko. Adibidez adibideen teknika. Gauza askori izugarrizko adibide onak jartzen zizkion eta grabatuta geratzen zitzaizun buruan. Oraindik adibide asko buruan ditut, eta nire gelakideekin, adibide horiek askotan gogoratzen ditugu asko gustatzen zaizkigulako.
Bera gaztea zeneko istorio asko ere kontatzen zigun eta oso gustura entzuten genituen.
Elkarrizketa egiteko esan nionean, oso gustura egingo zuela esan zidan, baina bere agenda nahiko beteta zegoela esan eta lekutxo bat aurkitu behar izan zuen nirekin elkartzeko. Galderak berak lan egiten duen ikastolan egin genituen, Arizmendi ikastolako Ferixaleku gunean hain zuzen ere.
Biok kafe bana hartu genuen kafe makinan eta hiru ordu laurden inguru ibili ginen berbetan. Ni oso gustura sentitu nintzen grabaketa bat egon arren erditik, eta bera ere esan zidanagatik eta ikusten zenagatik ere gustura egon zen galderak erantzuten eta elkarrekin hitz egiten.
Gai askotaz egin genuen berba, lehengo hezkuntzaz, oraingo hezkuntzaz, zer ikasi zuen, zer egingo lukeen ez balitz irakaslea izango, oraingo ikasleenaz... Oso ongi egon zen, eta gelakoak nahi genuenean beste bisitatxo bat egiteko esan zidan, oso gustura hartuko gaituzkeela.
lunes, 29 de octubre de 2012
Marijeri elkarrizketa
Pasaden ostegunean,jai eguna zela aprobetxatuz,irakasle miresgarri bati egin behar zen elkarrizketa egitea pentsatu nuen.Elkarrizketa hau egin behar nuela jakitean,lehenengo momentutik batxiller 1.mailan izan nuen tutorean pentsatu nuen,Marije,tutorea izateaz aparte gaztelania eta latina ere irakasten zidan.Egin beharrekoa azaldu eta gero lana berarekin egitea onartu zuen eta ni eskerrikasko esatean honakoa esan zuen:"benetan eskertuta dagoena ni naiz nigan pentsatu izanagatik".Momentu hortatik banekien elkarrizketa oso ondo aterako zela.
Ostegunean ikastolara joan nintzen Marijerekin elkartzeko,eta Gaztelania mintegia libre zegoenez,han eseri ginen.Hasieran biak pixkat hotz geunden,nik botatako galderei erantzuten zuen bakarrik,elkarrizketa bat izan ordez galdetegia zirudien.Baina prestatutako galderak amaitu zirenean,neretzat interesgarriak ziren gauzei buruz galdetu nion,eta hor hasi zen benetako elkarrizketa.Marijek Hispaniar Filologia ikasi zuen orain dela 35 urte baina hori ikasita bazekien bera irakaslea izan nahi zuela.
Bere irakasle ikuspegitik hezkuntza-sistema nola ikusten duen azaldu zidan eta hau nola aldatu den bera lanean hasi zen momentutik.Hasieran klase magistralak ziren nagusi eta ikasleek entzun,idatzi eta ikasi behar zuten.Egungo aldaketetara moldatu behar izan da metodologia berritzaileak ezartzeko eta horrela klasetik fruitu gehiago ateratzeko.Irakasle izatea gauza gogorra dela aitortu zidan,benetan egiten ari zarena maite behar duzula azpimarratu zidan,hori gabe ikasleak behar duten arreta eta laguntza ez dutelako jasoko.
Gurasoak beraien semeak gure eskuetan uzten dituztela gogoarazi dit,klasea eman behar diegun ume horiek gure semeak balira tratatu behar ditugula azalduz.Lanbide honetan hastean zaila izango dela ere aitortu dit,eta urteetan zehar beste irakasle eta ikasleen laguntzaz baliatuz ikasten dela benetan irakasle izaten.
Irakasle izateko gogoak areaotu dizkit irakasle honek,erakutsi didalako irakasle izatean ikasleengandik ikasten diren gauzak direla benetan norberak urteekin gogoratzen dituenak,eta espero du ni irakaslea izatean ikasle batek irakasle miresgarri lana egitean nigan pentsatzea,horrela ikusten delako benetan lana ondo egin duzula.
Ostegunean ikastolara joan nintzen Marijerekin elkartzeko,eta Gaztelania mintegia libre zegoenez,han eseri ginen.Hasieran biak pixkat hotz geunden,nik botatako galderei erantzuten zuen bakarrik,elkarrizketa bat izan ordez galdetegia zirudien.Baina prestatutako galderak amaitu zirenean,neretzat interesgarriak ziren gauzei buruz galdetu nion,eta hor hasi zen benetako elkarrizketa.Marijek Hispaniar Filologia ikasi zuen orain dela 35 urte baina hori ikasita bazekien bera irakaslea izan nahi zuela.
Bere irakasle ikuspegitik hezkuntza-sistema nola ikusten duen azaldu zidan eta hau nola aldatu den bera lanean hasi zen momentutik.Hasieran klase magistralak ziren nagusi eta ikasleek entzun,idatzi eta ikasi behar zuten.Egungo aldaketetara moldatu behar izan da metodologia berritzaileak ezartzeko eta horrela klasetik fruitu gehiago ateratzeko.Irakasle izatea gauza gogorra dela aitortu zidan,benetan egiten ari zarena maite behar duzula azpimarratu zidan,hori gabe ikasleak behar duten arreta eta laguntza ez dutelako jasoko.
Gurasoak beraien semeak gure eskuetan uzten dituztela gogoarazi dit,klasea eman behar diegun ume horiek gure semeak balira tratatu behar ditugula azalduz.Lanbide honetan hastean zaila izango dela ere aitortu dit,eta urteetan zehar beste irakasle eta ikasleen laguntzaz baliatuz ikasten dela benetan irakasle izaten.
Irakasle izateko gogoak areaotu dizkit irakasle honek,erakutsi didalako irakasle izatean ikasleengandik ikasten diren gauzak direla benetan norberak urteekin gogoratzen dituenak,eta espero du ni irakaslea izatean ikasle batek irakasle miresgarri lana egitean nigan pentsatzea,horrela ikusten delako benetan lana ondo egin duzula.
Elkarrizketa Juanjori
Pasa den astelehenean nire Batxilergoko tutorearen
bila ikastetxera joan nintzen , berarekin topatu nintzenean elkarrizketa
egiteko proposamena egin nion , berak atsegin handiz nire galderei erantzungo
zuela esan zidan. Elkarrizketaren proposamena egitean iruditu zitzaidan ilusioz
hartu zuela nire proposamena. Asteazkeneko hamaikak eta laurdenetan ikusteko
proposamena egin zidan ordu librea zuelako , nik ontzat eman nuen ordua.
Asteazkena
zen eta nire ikastetxe ohira abiatu nintzen , hara sartzean dena beti bezala
zegoen , irakasle berak , horma ilun eta itxi berak.. Irakasle batzuekin topatu
nintzen eta haiekin solasean nenbilela hantxe ikusi nuen Juanjo , nire tutore
ohia , orduan berarengana joan nintzen. Juanjok irribarre handi batekin agurtu
ninduen , bera ikustean banekien elkarrizketan zehar eroso sentituko nintzela harekin
kontaktua ez nuelako galdu ikastetxea bukatu nuenetik eta nahiko harreman estua
genuelako aurretik. Ondoko taberna batera joateko ideia aurkeztu nuen baina
berak esan zidan ikastetxetik ezin zela atera , orduan bilera gela batera joan
ginen eroso egoteko , grabaketa egiteko oihartzun
pixka bat egongo zela iruditu zitzaigun baina frogak egin ondoren entzuteko
arazorik ez zegoela antzeman genuen.
Elkarrizketa
bilera gela txiki batean aurrez aurre egiten hasi ginen , Juanjo nire lengoaia
irakasle ohia eta ni. Lasaitasun handia transmititu zidan irakasleak lehengo
momentutik , horrek nik eroso egotea eragin zuen. Lehengo galdera egin nionean
zalantza doinuarekin erantzuten hasi zen eta pixka bat astiro , baina ondoren
segurtasunarekin erantzuten hasi zen. Galderei erantzutean batzuetan begitara
begiratzen ninduen eta bestetan pixka bat ezkerrerantz begiratzen zuen. Gela
horretan ordu erdi inguru egon ginen grabatzen , galdera sorta bat egin ondoren
kalera zigarro bat erretzera joatea proposatu zidan , han elkarrizketa jarraitu
genuen. Kalean grabatzeari utzi nion baina bere esperientziari buruz eta bere
ikuspegiari buruz hitz egiten jarraitu genuen ordu laurden batez. Niri galdera
gehiago bururatzen ez zitzaizkidan momentuan berak galdera pare bat proposatu
zizkidan nire lana pixka bat luzatzeko . Erantzundako galdera guztietan zehar
era guztietako zehaztasunak eman zizkidan. Argi zegoen ahalegindu zela nire
lana ahalik eta hoberen egiteko intentzioarekin.
Irakasle
hau ona zela banekien , bere lana gustu handiz egiten duelako , batez ere
ikasle desberdinekin egotea opari bat delako berarentzat , badaudelako irakasleak
ez zaizkiena ikasleekin egoten gustatzen.Arazoren bat egotekotan beti bere
burua eskaintzen du. Juanjorentzat ikasle guztiak berdinak dira eta guztiei
tratu bera ematen die, berdintasuna oso garrantzitsua delako berarentzat. Irakasle
gehienek ikasi beharko lukete gauza bat gizon honi buruz, bizitza pertsonaleko
dramak eta gertaerak bizitza profesionaletik aldentzen.Berak esaten duen bezala
ikastetxeko arazoak ikastetxean geratzen dira , horregatik etxera ez da inoiz
haserre heltzen eta etxean gertatzen dena etxean gertatzen da. Hala ere
irakasle ona izaten urteetan zehar ikasten da , irakasle onen kasuan hogeita
hamar urte daramatza klaseak ematen , horrek esperientzia handia eskaintzen dio
eta gaztetxoa zenez ez zen horrelakoa.
Elkarrizketa
guztian zehar nahiko giro ona egon zen , tentsiorik gabe eta konfiantza
handiarekin. Lengoaia gustatzen ez bazitzaidan ere irakasle honek bera mirestea
lortu zuen , beti langileak izatea eskatzen zigun , era berean klaseak
dibertigarriagoak izaten ahalegintzen zen . Gauza guztien gainean irakasle honi
buruz gehien gustatzen zitzaidan gauza bere nortasuna zen , inoiz ez zelako
isiltzen eta zerbait kritikatu behar bazen berak kritikatzen zuen , gure kabuz
pentsatzen lagundu zigun. Irakasle honek hamazazpi urte nituenean klase eman
zidan eta guk autonomo izaten erakutsi zigun , ez zen beti gure atzetik
ibiltzen beste irakasle batzuk bezala. Gauzak guk gure onuragatik egin behar
genituela erakutsi zigun ez besteek behartzen gaituztelako.
Irakasleari elkarrizketa
Pasaden ostiralean, ikastolan nire tutore izandako irakasle batekin elkartu nintzen. Lan hau klasean bidali zigutenean, irakasle hontaz oroitu nintzen, bera lan hau burutzeko pertsona aproposa zela pentsatuz. Elkarrizketa bukatu eta gero, ziur nago ondo aukeratu nuela. 45 minutu iraun zuen elkarrizketa, halere grabagailua itzali eta gero, bera klase ematera joan behar izan zuen arte hitz egiten jarraitu genuen.
Elkarrizketan kontatu zidanaren arabera, bere goi mailako ikasketak bukatu zituen arte ez zen konturatu irakasle izan nahi zuela. Ikasketak bukatzerakoan, Lanbide Heziketako klase batean tutore bezala kontratatu zuten. Talde oso zaila zen, eta esan ziotenez,talde horrekin ikusiko zuen irakasle izateko bokazioa duen edo ez. Bertan asko ikasi omen zuen, eta horrek geroago DBH mailan klaseak emateko asko lagundu ziola dio.
Bere ustez hezkuntzan aldatu beharko litzatekeen gauzetariko bat temarioa da. Temarioa oso itxia dela dio, eta temarioko gairen bat ikasleen interesa pizten duenean, ezin duelako ildo horretatik jarraitu temariotik ateratzen direlako. Gaur egungo hezkuntzaren gauza onen artean teknologiaren erabilera goraipatu du. Bera gaztea zenean klaseak oso aspergarriak zirelako, baina gaur egun bideoen bitartez ikasleen interesa piztea errazagoa dela dio.
Elkarrizketa bukatzeko, azpimarratu dit irakasle on batek ikasleak maitatu behar dituela. Ikasleak ulertzen saiatu behar dela, beraien arazoekin lagundu talde homogeneo bat sortzeko.
Elkarrizketan kontatu zidanaren arabera, bere goi mailako ikasketak bukatu zituen arte ez zen konturatu irakasle izan nahi zuela. Ikasketak bukatzerakoan, Lanbide Heziketako klase batean tutore bezala kontratatu zuten. Talde oso zaila zen, eta esan ziotenez,talde horrekin ikusiko zuen irakasle izateko bokazioa duen edo ez. Bertan asko ikasi omen zuen, eta horrek geroago DBH mailan klaseak emateko asko lagundu ziola dio.
Bere ustez hezkuntzan aldatu beharko litzatekeen gauzetariko bat temarioa da. Temarioa oso itxia dela dio, eta temarioko gairen bat ikasleen interesa pizten duenean, ezin duelako ildo horretatik jarraitu temariotik ateratzen direlako. Gaur egungo hezkuntzaren gauza onen artean teknologiaren erabilera goraipatu du. Bera gaztea zenean klaseak oso aspergarriak zirelako, baina gaur egun bideoen bitartez ikasleen interesa piztea errazagoa dela dio.
Elkarrizketa bukatzeko, azpimarratu dit irakasle on batek ikasleak maitatu behar dituela. Ikasleak ulertzen saiatu behar dela, beraien arazoekin lagundu talde homogeneo bat sortzeko.
martes, 23 de octubre de 2012
Kirola eskola adinean
Gaur egungo eskola oso neketsua izan daiteke haurrentzat , horregatik oso gomendagarria da ikastolatik irteterakoan kirol pixka bat praktikatzea. Kirolak ariketa fisikoak egiteaz aparte sozializatzeko eta integratzeko bide bat ere izan daiteke. Autoestimua hobetu eta nork bere buruan segurtasun gehiago edukitzeko erabilgarria da.
Sozializatzeko arazoak dituztenen haurrentzat kirola irtenbide ona izan liteke, aukera emango bailieke era askotako pertsonekin harremanak edukitzeko, testuinguru informal eta atsegin batean. Taldean kirola eginez, elkarren artean harremanak sortzen dituzte haurrek, eta elkarrekin aritzera bultzatzen ditu, helburu jakin baten aldeko elkarlanean.
Hauek dira talde kirolaren alde garrantzitsu batzuk:
Ezinbestekoa da taldean giro ona izatea, eta kideek elkar laguntzeko joera edukitzea.
Gure haurra besteekin ongi moldatzen dela egiaztatu behar dugu, eta hori lagungarria zaiola integratzeko eta bere gizarte-dohainak garatzeko.
Segurtatu behar dugu kideek ez dutela baztertzen eta diskriminatzen, eta entrenatzaileak ere ez.
Ziurtatu behar dugu haurrik uzkurrenek benetan gustura parte hartzen dutela taldean, eta gozatu egiten dutela; izan ere, gerta daiteke deseroso sentitzea, baina ezertxo ere ez adieraztea.
Haurrak nahi ez badu, ez aldatu talde batetik bestera.
Oso lotsati diren haurrak errazago moldatzen dira talde berri batera, baldin eta kideren bat lehendik ezagutzen badute.
Pertsonarik lotsatienak erosoago egon ohi dira jende asko-askok parte hartzen ez duen kirol jardueretan.
Haur eta nerabe askok emaitza hobeak ematen dituzte besteen menpe ez daudenean.
Banakako kirolek aukera gehiago ematen dute autonomia eta sormena sustatzeko, eta horrek konfiantza gehiago ematen dio norberari.
Gazterik oldarkorrenei eta arauei buru egiten dietenei, alegia, talde baten testuinguruan baztertuta geratuko liratekeen horiei, mesede egiten die soilik euren buruen menpe egoteak, nahiz eta entrenatzailea gain-gainean eduki.
Haurrak banakako kirol bat aukeratzen badu, garrantzitsua da zati bat, behintzat, taldean egin ahal izatea; taldeko jolasen bidez, zertxobait sozializatzeko aukera izango du.
Kirola banaka egiten denean, hutsegiteak eta porrotak onartzen ikasteko, gurasoen laguntza behar izaten du haurrak; taldearen babesik ez du edukiko egoera horiei aurre egiteko, eta zama astuna izan liteke harentzat.
Haurrik kanporakoienei ez zaie komeni banakako kirolak egitea, aspertu egin bailitezke oso erraz, eta kirola egiteari utzi.
Gurasoek puntu hauek kontuan hartzea garrantzitsua da, bere semearen portaeraren arabera egokitzeko . Haurren aisialdia garapenaren funtsezko zati bat delako.
Hezkuntza sistemaren paradigma
Beste aldetik,umeak adinaren arabera daude banatuta,fabrikazio data bazuten bezala.Egindako test baten arabera umeak txikiak direnean oso argiak direla ikusten da,baina urteak igarotzean gaitasun hori geroz eta txikiagoa da,eskoletan informazio asko ematen delako,barruko adimena bultzatu gabe.Heziketa taldeetan onuragarriagoa da,elkarrekintzaz baliatuz.
Hedabideen erabilera hezkuntzan
Bideo honetan hedabideak hezkuntzan duten eragina ikus dezakegu. Hedabideak erabiliz hezkuntza prozesua
dinamizatzen da, horrela ikasleak interes handiagoa jartzen dute eta gustorago ikasten dute. Ikaslea gustora badago, interes handiagoa jartzen du eta gehiago ikasten du. Hau taldelanarekin konbinatuz, ikasleentzat oso onuragarria bihurtu daiteke.
miércoles, 17 de octubre de 2012
"Hans Clever" efektua
Robert Rosenthal-en esperimentuari buruzko artikulua irakurri ondoren, taldekideen artean ados jarri gara ideia jarrantzitsuenari dagokionez, hau da, irakasleeak ikasleekiko duen jarrera garrantsitsuena dela hezkuntza prozesuan. Irakasleak ikasleetaz asko espero baldin badu, hauek ziur aski beraien maximora helduko dira. Irakasleak beraietaz ez baldin badu ezer espero ordea, ikasleak hor geldituko dira. Beraz, ondoriozta dezakegu ikaskuntzari dagokionez, irakaslearengan dagoela gakoa, hura delako ikasleengan motibazia sortu dezakeena, eta desmotibazioa sortu dezakeena baita.
Hans zaldiarekin gauza bera gertatzen zen, jendeak uste zuen zaldia oso argia zela, baina gero ikusi zen ez zela jendeak pentsatzen zuen bezain argia, galderak asmatzen zituelako bere entrenatzailearen gorputz espresioa irakurrita.
Beraz, ikasleengan konfiantza izan beharra dago, beraien inteligentzian sinistu geroago hauek beren maximoa eman ahal izateko.
"Experimento de Robert Rosenthal"
"Experimento de Robert Rosenthal" artikulua irakurri eta gero idei garrantzitsu bezala honako hau atera dezakegu:Ikasleak ikasle ontzat hartzen badira beraiekin jardun aurretik,nahiz eta benetan ikasle normalak izan,beste ikuspegi batekin irakasten zaie.Ikuspegi honekin arreta gehiago bereganatzen dute ikasleek eta gehiago laguntzen zaie.Aldiz,aurretik ikasle normalak direlaren aurreiritsia badago,ikasleak horrela tratatuko dira.Horrela motibazio gutxiago egongo da eta ez zaie ikasle onei emandako arreta kopuru berdina emango.Artikuluan aztertzen den kasuan bi klase ausaz banatzen dira eta irakasle bati ikasle onak direla esaten zaio eta besteari ikasle normalak direla,nahiz eta benetan bi taldeak berdinak izan.Kurtso bukaeran ikus daiteke ikasle onak direla esan zaion klaseari askoz gehiago ikasi dutela eta nota hobeagoak atera direla.
Zaldiaren kasua ere azaltzen da artikuluan.Hor Hans zaldia oso argitzat jotzen zen hasieran kalkulu matematikoak,ordua eman eta hainbat ekintza harrigarri egiten zekielako.Esperimentu zientifiko baten ondorioz hurrengoa ikusi zuten:Benetan zaldia ez zen hain argia baizik eta bere jabearen gorputz-espresioak ikusita emaitza ona ematen zuen.
Ondorioz,ikasle eta ume guztiak aurreiritsi onekin ikusi behar dira,horrela gure inplikazioa beraiengan handiagoa izango delako eta emaitzak ere hobeak izango direlako.
Clever Hans
Irakurri berri dugun artikulua, Robert Rosenthal-en esperimentuari buruz hitz egiten du. Artikulua ikusi ondoren, taldekideen artean eztabaida eta hausnarketa egin dugu, eta hurrengo ondorioa edo iritzia atera dut.
Ikasle edo pertsona talde bati azkartzat edo listotzat bezala tratazen bazaie, beraien errendimendua eta emaitzak hobeagoak izango dira normaltzat edo azterapen puntu bat edukitzen badute baino.
Honen arrazoia, irakaslea edo tutoreak duen jarreragatik da. Hau da, azkarragoak diren pertsonei, beste modu batera tratatzen diete. Begietara gehiago begiratzen die, galdera gehiago egiten die... Besteekin berriz alderantziz jokatzen dute, gehiago pasatzen dute beraietaz eta azkarrago amore ematen dute.
Ideia hau frogatuta dagoela dio testuak eta nik gustiz sinisten dut horrela dela.
Robert Rosenthalen esperimentua
Artikuluak zioen bezala askotan jendeari ematen zaion tratua aurreiritziaz abiatuta izaten da. Gaitasun handiagoa duten ikasleei arreta handiagoa ematen bazaie logikoa da haien garapena hobea izatea . Bestalde ikasle normalei arreta gutxiagoa eta gauzak zehaztu gabe irakatzen bazaie atzeratuta geratuko dira.
Ikasle normalek eta atzeratuagoa daudenak ikasle onek jasotzen duten arreta mail bera jaso behar dute , horrela baloratuta sentituko baitira eta garapen hobea izateko aukera emango zaie.
Ikasle guztiek batera ikastea ondo dago baina irakasleek jartzen duten arreta desberdina da . Irakasleek ahalegintzen badira arreta eta garrantsi mail bera ematen ikasle guztiei guztiek irabaziko dute.
miércoles, 3 de octubre de 2012
EHUko Web Orrialdea
Hemen daukazue Euskal Herriko Unibertsitatearen Webaren orrialde nagusia, unibertsitateko zalantzaren bat izatekotan hara joan zaitezkete argitzera.
HEZKIDETZA
Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipoizan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)




