lunes, 29 de octubre de 2012

Marijeri elkarrizketa

     Pasaden ostegunean,jai eguna zela aprobetxatuz,irakasle miresgarri bati egin behar zen elkarrizketa egitea pentsatu nuen.Elkarrizketa hau egin behar nuela jakitean,lehenengo momentutik batxiller 1.mailan izan nuen tutorean pentsatu nuen,Marije,tutorea izateaz aparte gaztelania eta latina ere irakasten zidan.Egin beharrekoa azaldu eta gero lana berarekin egitea onartu zuen eta ni eskerrikasko esatean honakoa esan zuen:"benetan eskertuta dagoena ni naiz nigan pentsatu izanagatik".Momentu hortatik banekien elkarrizketa oso ondo aterako zela.

     Ostegunean ikastolara joan nintzen Marijerekin elkartzeko,eta Gaztelania mintegia libre zegoenez,han eseri ginen.Hasieran biak pixkat hotz geunden,nik botatako galderei erantzuten zuen bakarrik,elkarrizketa bat izan ordez galdetegia zirudien.Baina prestatutako galderak amaitu zirenean,neretzat interesgarriak ziren gauzei buruz galdetu nion,eta hor hasi zen benetako elkarrizketa.Marijek Hispaniar Filologia ikasi zuen orain dela 35 urte baina hori ikasita bazekien bera irakaslea izan nahi zuela.
   
     Bere irakasle ikuspegitik hezkuntza-sistema nola ikusten duen azaldu zidan eta hau nola aldatu den bera lanean hasi zen momentutik.Hasieran klase magistralak ziren nagusi eta ikasleek entzun,idatzi eta ikasi behar zuten.Egungo aldaketetara moldatu behar izan da metodologia berritzaileak ezartzeko eta horrela klasetik fruitu gehiago ateratzeko.Irakasle izatea gauza gogorra dela aitortu zidan,benetan egiten ari zarena maite behar duzula azpimarratu zidan,hori gabe ikasleak behar duten arreta eta laguntza ez dutelako jasoko.

     Gurasoak beraien semeak gure eskuetan uzten dituztela gogoarazi dit,klasea eman behar diegun ume horiek gure semeak balira tratatu behar ditugula azalduz.Lanbide honetan hastean zaila izango dela ere aitortu dit,eta urteetan zehar beste irakasle eta ikasleen laguntzaz baliatuz ikasten dela benetan irakasle izaten.

     Irakasle izateko gogoak areaotu dizkit irakasle honek,erakutsi didalako irakasle izatean ikasleengandik ikasten diren gauzak direla benetan norberak urteekin gogoratzen dituenak,eta espero du ni irakaslea izatean ikasle batek irakasle miresgarri lana egitean nigan pentsatzea,horrela ikusten delako benetan lana ondo egin duzula.

Elkarrizketa Juanjori


                 Pasa den astelehenean nire Batxilergoko tutorearen bila ikastetxera joan nintzen , berarekin topatu nintzenean elkarrizketa egiteko proposamena egin nion , berak atsegin handiz nire galderei erantzungo zuela esan zidan. Elkarrizketaren proposamena egitean iruditu zitzaidan ilusioz hartu zuela nire proposamena. Asteazkeneko hamaikak eta laurdenetan ikusteko proposamena egin zidan ordu librea zuelako , nik ontzat eman nuen ordua.
                Asteazkena zen eta nire ikastetxe ohira abiatu nintzen , hara sartzean dena beti bezala zegoen , irakasle berak , horma ilun eta itxi berak.. Irakasle batzuekin topatu nintzen eta haiekin solasean nenbilela hantxe ikusi nuen Juanjo , nire tutore ohia , orduan berarengana joan nintzen. Juanjok irribarre handi batekin agurtu ninduen , bera ikustean banekien elkarrizketan zehar eroso sentituko nintzela harekin kontaktua ez nuelako galdu ikastetxea bukatu nuenetik eta nahiko harreman estua genuelako aurretik. Ondoko taberna batera joateko ideia aurkeztu nuen baina berak esan zidan ikastetxetik ezin zela atera , orduan bilera gela batera joan ginen eroso egoteko ,  grabaketa egiteko oihartzun pixka bat egongo zela iruditu zitzaigun baina frogak egin ondoren entzuteko arazorik ez zegoela antzeman genuen.
                Elkarrizketa bilera gela txiki batean aurrez aurre egiten hasi ginen , Juanjo nire lengoaia irakasle ohia eta ni. Lasaitasun handia transmititu zidan irakasleak lehengo momentutik , horrek nik eroso egotea eragin zuen. Lehengo galdera egin nionean zalantza doinuarekin erantzuten hasi zen eta pixka bat astiro , baina ondoren segurtasunarekin erantzuten hasi zen. Galderei erantzutean batzuetan begitara begiratzen ninduen eta bestetan pixka bat ezkerrerantz begiratzen zuen. Gela horretan ordu erdi inguru egon ginen grabatzen , galdera sorta bat egin ondoren kalera zigarro bat erretzera joatea proposatu zidan , han elkarrizketa jarraitu genuen. Kalean grabatzeari utzi nion baina bere esperientziari buruz eta bere ikuspegiari buruz hitz egiten jarraitu genuen ordu laurden batez. Niri galdera gehiago bururatzen ez zitzaizkidan momentuan berak galdera pare bat proposatu zizkidan nire lana pixka bat luzatzeko . Erantzundako galdera guztietan zehar era guztietako zehaztasunak eman zizkidan. Argi zegoen ahalegindu zela nire lana ahalik eta hoberen egiteko intentzioarekin.
                Irakasle hau ona zela banekien , bere lana gustu handiz egiten duelako , batez ere ikasle desberdinekin egotea opari bat delako berarentzat , badaudelako irakasleak ez zaizkiena ikasleekin egoten gustatzen.Arazoren bat egotekotan beti bere burua eskaintzen du. Juanjorentzat ikasle guztiak berdinak dira eta guztiei tratu bera ematen die, berdintasuna oso garrantzitsua delako berarentzat. Irakasle gehienek ikasi beharko lukete gauza bat gizon honi buruz, bizitza pertsonaleko dramak eta gertaerak bizitza profesionaletik aldentzen.Berak esaten duen bezala ikastetxeko arazoak ikastetxean geratzen dira , horregatik etxera ez da inoiz haserre heltzen eta etxean gertatzen dena etxean gertatzen da. Hala ere irakasle ona izaten urteetan zehar ikasten da , irakasle onen kasuan hogeita hamar urte daramatza klaseak ematen , horrek esperientzia handia eskaintzen dio eta gaztetxoa zenez ez zen horrelakoa.
                Elkarrizketa guztian zehar nahiko giro ona egon zen , tentsiorik gabe eta konfiantza handiarekin. Lengoaia gustatzen ez bazitzaidan ere irakasle honek bera mirestea lortu zuen , beti langileak izatea eskatzen zigun , era berean klaseak dibertigarriagoak izaten ahalegintzen zen . Gauza guztien gainean irakasle honi buruz gehien gustatzen zitzaidan gauza bere nortasuna zen , inoiz ez zelako isiltzen eta zerbait kritikatu behar bazen berak kritikatzen zuen , gure kabuz pentsatzen lagundu zigun. Irakasle honek hamazazpi urte nituenean klase eman zidan eta guk autonomo izaten erakutsi zigun , ez zen beti gure atzetik ibiltzen beste irakasle batzuk bezala. Gauzak guk gure onuragatik egin behar genituela erakutsi zigun ez besteek behartzen gaituztelako.

Irakasleari elkarrizketa

Pasaden ostiralean, ikastolan nire tutore izandako irakasle batekin elkartu nintzen. Lan hau klasean bidali zigutenean, irakasle hontaz oroitu nintzen, bera lan hau burutzeko pertsona aproposa zela pentsatuz. Elkarrizketa bukatu eta gero, ziur nago ondo aukeratu nuela. 45 minutu iraun zuen elkarrizketa, halere grabagailua itzali eta gero, bera klase ematera joan behar izan zuen arte hitz egiten jarraitu genuen.

Elkarrizketan kontatu zidanaren arabera, bere goi mailako ikasketak bukatu zituen arte ez zen konturatu irakasle izan nahi zuela. Ikasketak bukatzerakoan, Lanbide Heziketako klase batean tutore bezala kontratatu zuten. Talde oso zaila zen, eta esan ziotenez,talde horrekin ikusiko zuen irakasle izateko bokazioa duen edo ez. Bertan asko ikasi omen zuen, eta horrek geroago DBH mailan klaseak emateko asko lagundu ziola dio.

Bere ustez hezkuntzan aldatu beharko litzatekeen gauzetariko bat temarioa da. Temarioa oso itxia dela dio, eta temarioko gairen bat ikasleen interesa pizten duenean, ezin duelako ildo horretatik jarraitu temariotik ateratzen direlako. Gaur egungo hezkuntzaren gauza onen artean teknologiaren erabilera goraipatu du. Bera gaztea zenean klaseak oso aspergarriak zirelako, baina gaur egun  bideoen bitartez ikasleen interesa piztea errazagoa dela dio.

Elkarrizketa bukatzeko, azpimarratu dit irakasle on batek ikasleak maitatu behar dituela. Ikasleak ulertzen saiatu behar dela, beraien arazoekin lagundu talde homogeneo bat sortzeko.

martes, 23 de octubre de 2012

Kirola eskola adinean


Gaur egungo eskola oso neketsua izan daiteke haurrentzat , horregatik oso gomendagarria da ikastolatik irteterakoan kirol pixka bat praktikatzea. Kirolak ariketa fisikoak egiteaz aparte sozializatzeko eta integratzeko bide bat ere izan daiteke. Autoestimua hobetu eta nork bere buruan segurtasun gehiago edukitzeko erabilgarria da.
Sozializatzeko arazoak dituztenen haurrentzat kirola irtenbide ona izan liteke, aukera emango bailieke era askotako pertsonekin harremanak edukitzeko, testuinguru informal eta atsegin batean.  Taldean kirola eginez, elkarren artean harremanak sortzen dituzte haurrek, eta elkarrekin aritzera bultzatzen ditu, helburu jakin baten aldeko elkarlanean.
Hauek dira talde kirolaren alde garrantzitsu batzuk: 
Ezinbestekoa da taldean  giro ona izatea, eta kideek elkar laguntzeko joera edukitzea.
Gure haurra besteekin ongi moldatzen dela egiaztatu behar dugu, eta hori lagungarria zaiola integratzeko eta bere gizarte-dohainak garatzeko.
Segurtatu behar dugu kideek ez dutela baztertzen eta diskriminatzen, eta entrenatzaileak ere ez.
Ziurtatu behar dugu haurrik uzkurrenek benetan gustura parte hartzen dutela taldean, eta gozatu egiten dutela; izan ere, gerta daiteke deseroso sentitzea, baina ezertxo ere ez adieraztea.
Haurrak nahi ez badu, ez aldatu talde batetik bestera.
Oso lotsati diren haurrak errazago moldatzen dira talde berri batera, baldin eta kideren bat lehendik ezagutzen badute.
Banakako kirolean:
Pertsonarik lotsatienak erosoago egon ohi dira jende asko-askok parte hartzen ez duen kirol jardueretan.
Haur eta nerabe askok emaitza hobeak ematen dituzte besteen menpe ez daudenean.
Banakako kirolek aukera gehiago ematen dute autonomia eta sormena sustatzeko, eta horrek konfiantza gehiago ematen dio norberari.
Gazterik oldarkorrenei eta arauei buru egiten dietenei, alegia, talde baten testuinguruan baztertuta geratuko liratekeen horiei, mesede egiten die soilik euren buruen menpe egoteak, nahiz eta entrenatzailea gain-gainean eduki.
Haurrak banakako kirol bat aukeratzen badu, garrantzitsua da zati bat, behintzat, taldean egin ahal izatea; taldeko jolasen bidez, zertxobait sozializatzeko aukera izango du.
Kirola banaka egiten denean, hutsegiteak eta porrotak onartzen ikasteko, gurasoen laguntza behar izaten du haurrak; taldearen babesik ez du edukiko egoera horiei aurre egiteko, eta zama astuna izan liteke harentzat.
Haurrik kanporakoienei ez zaie komeni banakako kirolak egitea, aspertu egin bailitezke oso erraz, eta kirola egiteari utzi.
Gurasoek puntu hauek kontuan hartzea garrantzitsua da, bere semearen portaeraren arabera egokitzeko . Haurren aisialdia garapenaren funtsezko zati bat delako.

Hezkuntza sistemaren paradigma

Ekonomia eta kultura arrazoiengatik gaur egungo hezkuntza publikoa aldatzen ari da.Eskolara motibazio gabe eta etorkizunerako ideia argirik gabe joaten dira gaur egungo umeak.Lehen eskoletan umeak unibertsitateko titulu bat ateratzea lana izateko aukera onena zela esaten zen;gaur egun,ordea,umeek ez dute hori sinisten,gaur egun goi mailako tituluduna izateak ez duelako bermatzen lana aurkitzea.Gaur egungo hezkuntza-sistema beste garai bateko gizarte baterako diseinatu zenez(gizarte ilustratuan) ez ditu gaur egungo beharrak asetzen.Informazio asko ematen zaie,aspergarria gehienetan,gustoko dutena entzun gabe.

Beste aldetik,umeak adinaren arabera daude banatuta,fabrikazio data bazuten bezala.Egindako test baten arabera umeak txikiak direnean oso argiak direla ikusten da,baina urteak igarotzean gaitasun hori geroz eta txikiagoa da,eskoletan informazio asko ematen delako,barruko adimena bultzatu gabe.Heziketa taldeetan onuragarriagoa da,elkarrekintzaz baliatuz.

Hedabideen erabilera hezkuntzan


Bideo honetan hedabideak hezkuntzan duten eragina ikus dezakegu. Hedabideak erabiliz hezkuntza prozesua  
dinamizatzen da, horrela ikasleak interes handiagoa jartzen dute eta gustorago ikasten dute. Ikaslea gustora badago, interes handiagoa jartzen du eta gehiago ikasten du. Hau taldelanarekin konbinatuz, ikasleentzat oso onuragarria bihurtu daiteke.

miércoles, 17 de octubre de 2012

"Hans Clever" efektua

Robert Rosenthal-en esperimentuari buruzko artikulua irakurri ondoren, taldekideen artean ados jarri gara ideia jarrantzitsuenari dagokionez, hau da, irakasleeak ikasleekiko duen jarrera garrantsitsuena dela hezkuntza prozesuan. Irakasleak ikasleetaz asko espero baldin badu, hauek ziur aski beraien maximora helduko dira. Irakasleak beraietaz ez baldin badu ezer espero ordea, ikasleak hor geldituko dira. Beraz, ondoriozta dezakegu ikaskuntzari dagokionez, irakaslearengan dagoela gakoa, hura delako ikasleengan motibazia sortu dezakeena, eta desmotibazioa sortu dezakeena baita. Hans zaldiarekin gauza bera gertatzen zen, jendeak uste zuen zaldia oso argia zela, baina gero ikusi zen ez zela jendeak pentsatzen zuen bezain argia, galderak asmatzen zituelako bere entrenatzailearen gorputz espresioa irakurrita. Beraz, ikasleengan konfiantza izan beharra dago, beraien inteligentzian sinistu geroago hauek beren maximoa eman ahal izateko.

"Experimento de Robert Rosenthal"


"Experimento de Robert Rosenthal" artikulua irakurri eta gero idei garrantzitsu bezala honako hau atera dezakegu:Ikasleak ikasle ontzat hartzen badira beraiekin jardun aurretik,nahiz eta benetan ikasle normalak izan,beste ikuspegi batekin irakasten zaie.Ikuspegi honekin arreta gehiago bereganatzen dute ikasleek eta gehiago laguntzen zaie.Aldiz,aurretik ikasle normalak direlaren aurreiritsia badago,ikasleak horrela tratatuko dira.Horrela motibazio gutxiago egongo da eta ez zaie ikasle onei emandako arreta kopuru berdina emango.Artikuluan aztertzen den kasuan bi klase ausaz banatzen dira eta irakasle bati ikasle onak direla esaten zaio eta besteari ikasle normalak direla,nahiz eta benetan bi taldeak berdinak izan.Kurtso bukaeran ikus daiteke ikasle onak direla esan zaion klaseari askoz gehiago ikasi dutela eta nota hobeagoak atera direla.
Zaldiaren kasua ere azaltzen da artikuluan.Hor Hans zaldia oso argitzat jotzen zen hasieran kalkulu matematikoak,ordua eman eta hainbat ekintza harrigarri egiten zekielako.Esperimentu zientifiko baten ondorioz hurrengoa ikusi zuten:Benetan zaldia ez zen hain argia baizik eta bere jabearen gorputz-espresioak ikusita emaitza ona ematen zuen.
Ondorioz,ikasle eta ume guztiak aurreiritsi onekin ikusi behar dira,horrela gure inplikazioa beraiengan handiagoa izango delako eta emaitzak ere hobeak izango direlako.

Clever Hans

Irakurri berri dugun artikulua, Robert Rosenthal-en esperimentuari buruz hitz egiten du. Artikulua ikusi ondoren, taldekideen artean eztabaida eta hausnarketa egin dugu, eta hurrengo ondorioa edo iritzia atera dut. Ikasle edo pertsona talde bati azkartzat edo listotzat bezala tratazen bazaie, beraien errendimendua eta emaitzak hobeagoak izango dira normaltzat edo azterapen puntu bat edukitzen badute baino. Honen arrazoia, irakaslea edo tutoreak duen jarreragatik da. Hau da, azkarragoak diren pertsonei, beste modu batera tratatzen diete. Begietara gehiago begiratzen die, galdera gehiago egiten die... Besteekin berriz alderantziz jokatzen dute, gehiago pasatzen dute beraietaz eta azkarrago amore ematen dute. Ideia hau frogatuta dagoela dio testuak eta nik gustiz sinisten dut horrela dela.

Robert Rosenthalen esperimentua

Artikuluak zioen bezala askotan jendeari ematen zaion tratua aurreiritziaz abiatuta izaten da. Gaitasun handiagoa duten ikasleei arreta handiagoa ematen bazaie logikoa da haien garapena hobea izatea . Bestalde ikasle normalei arreta gutxiagoa eta gauzak zehaztu gabe irakatzen bazaie atzeratuta geratuko dira. Ikasle normalek eta atzeratuagoa daudenak ikasle onek jasotzen duten arreta mail bera jaso behar dute , horrela baloratuta sentituko baitira eta garapen hobea izateko aukera emango zaie. Ikasle guztiek batera ikastea ondo dago baina irakasleek jartzen duten arreta desberdina da . Irakasleek ahalegintzen badira arreta eta garrantsi mail bera ematen ikasle guztiei guztiek irabaziko dute.

miércoles, 3 de octubre de 2012

EHUko Web Orrialdea

Hemen daukazue Euskal Herriko Unibertsitatearen Webaren orrialde nagusia, unibertsitateko zalantzaren bat izatekotan hara joan zaitezkete argitzera.

Heziketaren Prozesu historikoa



HEZKIDETZA

Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa  pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipoizan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek,  koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.