Pasa den astelehenean nire Batxilergoko tutorearen
bila ikastetxera joan nintzen , berarekin topatu nintzenean elkarrizketa
egiteko proposamena egin nion , berak atsegin handiz nire galderei erantzungo
zuela esan zidan. Elkarrizketaren proposamena egitean iruditu zitzaidan ilusioz
hartu zuela nire proposamena. Asteazkeneko hamaikak eta laurdenetan ikusteko
proposamena egin zidan ordu librea zuelako , nik ontzat eman nuen ordua.
Asteazkena
zen eta nire ikastetxe ohira abiatu nintzen , hara sartzean dena beti bezala
zegoen , irakasle berak , horma ilun eta itxi berak.. Irakasle batzuekin topatu
nintzen eta haiekin solasean nenbilela hantxe ikusi nuen Juanjo , nire tutore
ohia , orduan berarengana joan nintzen. Juanjok irribarre handi batekin agurtu
ninduen , bera ikustean banekien elkarrizketan zehar eroso sentituko nintzela harekin
kontaktua ez nuelako galdu ikastetxea bukatu nuenetik eta nahiko harreman estua
genuelako aurretik. Ondoko taberna batera joateko ideia aurkeztu nuen baina
berak esan zidan ikastetxetik ezin zela atera , orduan bilera gela batera joan
ginen eroso egoteko , grabaketa egiteko oihartzun
pixka bat egongo zela iruditu zitzaigun baina frogak egin ondoren entzuteko
arazorik ez zegoela antzeman genuen.
Elkarrizketa
bilera gela txiki batean aurrez aurre egiten hasi ginen , Juanjo nire lengoaia
irakasle ohia eta ni. Lasaitasun handia transmititu zidan irakasleak lehengo
momentutik , horrek nik eroso egotea eragin zuen. Lehengo galdera egin nionean
zalantza doinuarekin erantzuten hasi zen eta pixka bat astiro , baina ondoren
segurtasunarekin erantzuten hasi zen. Galderei erantzutean batzuetan begitara
begiratzen ninduen eta bestetan pixka bat ezkerrerantz begiratzen zuen. Gela
horretan ordu erdi inguru egon ginen grabatzen , galdera sorta bat egin ondoren
kalera zigarro bat erretzera joatea proposatu zidan , han elkarrizketa jarraitu
genuen. Kalean grabatzeari utzi nion baina bere esperientziari buruz eta bere
ikuspegiari buruz hitz egiten jarraitu genuen ordu laurden batez. Niri galdera
gehiago bururatzen ez zitzaizkidan momentuan berak galdera pare bat proposatu
zizkidan nire lana pixka bat luzatzeko . Erantzundako galdera guztietan zehar
era guztietako zehaztasunak eman zizkidan. Argi zegoen ahalegindu zela nire
lana ahalik eta hoberen egiteko intentzioarekin.
Irakasle
hau ona zela banekien , bere lana gustu handiz egiten duelako , batez ere
ikasle desberdinekin egotea opari bat delako berarentzat , badaudelako irakasleak
ez zaizkiena ikasleekin egoten gustatzen.Arazoren bat egotekotan beti bere
burua eskaintzen du. Juanjorentzat ikasle guztiak berdinak dira eta guztiei
tratu bera ematen die, berdintasuna oso garrantzitsua delako berarentzat. Irakasle
gehienek ikasi beharko lukete gauza bat gizon honi buruz, bizitza pertsonaleko
dramak eta gertaerak bizitza profesionaletik aldentzen.Berak esaten duen bezala
ikastetxeko arazoak ikastetxean geratzen dira , horregatik etxera ez da inoiz
haserre heltzen eta etxean gertatzen dena etxean gertatzen da. Hala ere
irakasle ona izaten urteetan zehar ikasten da , irakasle onen kasuan hogeita
hamar urte daramatza klaseak ematen , horrek esperientzia handia eskaintzen dio
eta gaztetxoa zenez ez zen horrelakoa.
Elkarrizketa
guztian zehar nahiko giro ona egon zen , tentsiorik gabe eta konfiantza
handiarekin. Lengoaia gustatzen ez bazitzaidan ere irakasle honek bera mirestea
lortu zuen , beti langileak izatea eskatzen zigun , era berean klaseak
dibertigarriagoak izaten ahalegintzen zen . Gauza guztien gainean irakasle honi
buruz gehien gustatzen zitzaidan gauza bere nortasuna zen , inoiz ez zelako
isiltzen eta zerbait kritikatu behar bazen berak kritikatzen zuen , gure kabuz
pentsatzen lagundu zigun. Irakasle honek hamazazpi urte nituenean klase eman
zidan eta guk autonomo izaten erakutsi zigun , ez zen beti gure atzetik
ibiltzen beste irakasle batzuk bezala. Gauzak guk gure onuragatik egin behar
genituela erakutsi zigun ez besteek behartzen gaituztelako.
Zorte oneko izan zara Juanjo maisu eukita; espero dut ariketa honi etekin ona aterako diozula.
ResponderEliminarHoni erantzunda azaldu behar nizuen zer egin bigarren pausu moduan. Gaurko klasean egitekoak orain esatea berandu.