lunes, 29 de octubre de 2012

Irakasleari elkarrizketa

Pasaden ostiralean, ikastolan nire tutore izandako irakasle batekin elkartu nintzen. Lan hau klasean bidali zigutenean, irakasle hontaz oroitu nintzen, bera lan hau burutzeko pertsona aproposa zela pentsatuz. Elkarrizketa bukatu eta gero, ziur nago ondo aukeratu nuela. 45 minutu iraun zuen elkarrizketa, halere grabagailua itzali eta gero, bera klase ematera joan behar izan zuen arte hitz egiten jarraitu genuen.

Elkarrizketan kontatu zidanaren arabera, bere goi mailako ikasketak bukatu zituen arte ez zen konturatu irakasle izan nahi zuela. Ikasketak bukatzerakoan, Lanbide Heziketako klase batean tutore bezala kontratatu zuten. Talde oso zaila zen, eta esan ziotenez,talde horrekin ikusiko zuen irakasle izateko bokazioa duen edo ez. Bertan asko ikasi omen zuen, eta horrek geroago DBH mailan klaseak emateko asko lagundu ziola dio.

Bere ustez hezkuntzan aldatu beharko litzatekeen gauzetariko bat temarioa da. Temarioa oso itxia dela dio, eta temarioko gairen bat ikasleen interesa pizten duenean, ezin duelako ildo horretatik jarraitu temariotik ateratzen direlako. Gaur egungo hezkuntzaren gauza onen artean teknologiaren erabilera goraipatu du. Bera gaztea zenean klaseak oso aspergarriak zirelako, baina gaur egun  bideoen bitartez ikasleen interesa piztea errazagoa dela dio.

Elkarrizketa bukatzeko, azpimarratu dit irakasle on batek ikasleak maitatu behar dituela. Ikasleak ulertzen saiatu behar dela, beraien arazoekin lagundu talde homogeneo bat sortzeko.

1 comentario:

  1. Zalantza bat sortu dit zurea irakurtzeak, Ander, baina aurrez aurre egiteko galdera da, ez hemen.
    Argi dago zuretzat emankorra izan daitekeela elkarrizketa hori egin izana. Baliatzen jakingo ahal duzu!

    Horretaz aparte, honi erantzunda azaldu behar nizuen zer egin bigarren pausu moduan. Gaurko klasean egitekoak orain esatea berandu.

    ResponderEliminar