viernes, 30 de noviembre de 2012

Mapa kontzeptuala

Irakasleei egindako elkarrizketen ondoren ateratako ondorio eta idei nagusiak gure artean eztabaidatu ondoren mapa kontzeptual hau sortu dugu , espero dugu probetxugarria suertatzea irakurtzen duenarentzat






miércoles, 28 de noviembre de 2012

Eskolapiasen izandako esperientzia


Duela hiru aste hasi nintzen Eskolapias eskolara joaten , hori nire bizitzako lehengo esperientzia izan zen umeekin lan egiten. Lehen hezkuntzako lehengo mailako klasera joan behar nuen, egia esanda nahiago nuen ume helduagoekin egotea. Hasieran zalantza asko nituen ez nekielako nola izango zen haurrei irakastea, zein metodologia erabili behar zen eta a zer nolako erantzunak jasoko nituen. Ez nekien ezta esperientzia gustatuko zitzaidan ere.

Lehengo egunean lengoaiako klasea izan zuten haurrek, bertan bokalak irakasteko ariketa errazak egiten ibili ginen. Haur gehienak oso azkarrak ziren eta oso azkar erantzuten zuten, beste batzuei  pixka bat gehiago kostatzen zitzaien baina hori normala da adin horretan. Orokorrean nahiko txintxo ibili ziren umeak, nik esaten nuenari kasu egiten. Deigarria deitu zitzaidan ikustea nola ume batzuk oso lotsatiak ziren eta oso baxu hitz egiten zuten. Nire lehengo esperientzia oso ona izan zen eta eskolatik oso zoriontsu atera nintzen konturatu nintzelako irakasle izatea benetan  gustatuko litzaidakeela , era berean konturatu nintzen irakasle izatea nekagarria dela, klase ordu osoan zehar ume guztiak despistatu ez daitezen zain egon behar baitzara.

Bigarren egunean euskarako klasea izan nuen, bertan irakurtzen ikasteko ariketa batzuk egin genituen. Egun horretan umeak nahiko aztoratuak zeuden, batzuk ez zuten besteen irakurtzeko txandak errespetatzen eta beste batzuk ez zuten arretarik jartzen.  Neurri batean desanimatu nintzen zazpi ume batera kontrolatzeko zailtasunak izaten banituen nolakoa izango zen klase oso bat kontrolatzea. Klasetik ateratzean haurren irakasleak esan zidanez nire ariketa zailena eta aspergarriena zen umeentzat , honek gutxienez lasaitu ninduen.

Hurrengo astean matematikako klasea emateko txanda zen, bertan mini-arko jolasean aritu behar ginen. Lehengo ume taldearekin nahiko ondo atera zen ariketa, guztiek ondo egin baitzuten eta soberako denbora izan genuelako. Baina gainontzeko hiru taldeekin ez genuen ariketa bukatzeko astirik izan, horrek kezkatu ninduen. Konpondu beharreko nire arazoa da gehiegi itxaroten diedala  haurrei eta azkarragoak izaten irakatsi behar diedala, denbora asko galtzen baitute esertzen direnetik hasten dieneraino. Kontuan izan beharrekoa da denbora nahiko mugatua dela, horregatik ez naiz kezkaktu behar.

Momentuz, izandako zailtasunak aparte esperientzia oso positiboa izaten ari da. Umeei irakastea gustuko dut, baina egia esanda uzte dut gehiago gustatuko litzaidakeela ume helduagoekin egotea, independenteagoak baitira.

sábado, 10 de noviembre de 2012

Wertek selektibitateari amaiera eman nahi dio


         Jose Ignacio Wert  , Espainiako heziketa , kultur eta kirol ministroak dioenez selektibitateko frogak ez du ezertarako balio ikasleen 94%ak gainditzen dutelako.

Ministroaren ideia ebaluazio sistema berriak ezartzean datza , horretarako ikasleek ziklo bakoitzaren amaieran, ziklo horretan emandako ikasgai guztien azterketa bat egitea proposatzen du.  Froga hori ikasle bakoitzaren ikastetxetik kanpo egingo da , kanpoko aztertzaileek ebaluatuko dute.

Wertek kritikatzen du orain arte ziklo amaierako ebaluazio froga bakarra egitea , hau da , selektibitatea. Froga hori ikasleen gehiengoak gainditzen badu hezkuntza sistemaren arazoari dagokiola dio, horregatik aldaketa hori proposatzen du.

Bere uztez gaur egungo Espainiako belaunaldia historiako onena da , gure arbasoak baino hobeto prestatuta egoteak ez du ezertarako balio lan postu bat lortzeko momentuan beste lehiakide guztiak bezala prestatuta bagaude.

PISA txostena bedeinkatzen du , hari esker Espainiako jendearen hizkuntzekiko maila baxuaz informatuta gaudelako.

Eskualdeen arteko desberdintasunak:

Espainiako eskualdeen arteko maila akademikoen artean desberdintasun nabarmenak daude ,autonomia-erkidego batzuen emaitzak Europako zenbakirik beltzenei dagokie.

Desberdintasun sakona dago inbertitzen den diruaren arabera , gehien inbertitzen duen autonomia-erkidegoa Euskadi da , bestalde gutxiena Andaluzia da , haien arteko desberdintasun akademikoa itzela da.

Azkenik ministroak eskualde guztien arteko adostasuna lortzea proposatzen du desoreka honekin amaitzeko.


domingo, 4 de noviembre de 2012

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

Nik Xabin Arriolari egin diot elkarrizketa. Bera nire maisua izan zen TAFYD-en, goi mailako ziklo batetan. Xabinek ikasgai asko ematen zigun, lehengo mailan adibidez, metodologia, patinajea, futbola, btt... Eta bigarren mailan, talde dinamika, eskubaloia, enpresa…
Irakasle hau pentsatu nuen elkarrizketa egiteko, zeren eta nire bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena dela pentsatzen dut. Bizitzari buruz asko daki, irakasten duenari buruz ere asko daki, oso sinpatikoa eta agradablea da, eta gela osoa eta bera oso ongi eramaten ginen. Zerbaitegatik izango da gelako denei oso irakasle ona eta majoa dela iruditzen zaigula. Horregatik berari egitea pentsatu nuen lehenengo momentutik.
Gainera teknika paregabeak dauzka gauza berriak erakusteko. Adibidez adibideen teknika. Gauza askori izugarrizko adibide onak jartzen zizkion eta grabatuta geratzen zitzaizun buruan. Oraindik adibide asko buruan ditut, eta nire gelakideekin, adibide horiek askotan gogoratzen ditugu asko gustatzen zaizkigulako.
Bera gaztea zeneko istorio asko ere kontatzen zigun eta oso gustura entzuten genituen.

Elkarrizketa egiteko esan nionean, oso gustura egingo zuela esan zidan, baina bere agenda nahiko beteta zegoela esan eta lekutxo bat aurkitu behar izan zuen nirekin elkartzeko. Galderak berak lan egiten duen ikastolan egin genituen, Arizmendi ikastolako Ferixaleku gunean hain zuzen ere.
Biok kafe bana hartu genuen kafe makinan eta hiru ordu laurden inguru ibili ginen berbetan. Ni oso gustura sentitu nintzen grabaketa bat egon arren erditik, eta bera ere esan zidanagatik eta ikusten zenagatik ere gustura egon zen galderak erantzuten eta elkarrekin hitz egiten.

Gai askotaz egin genuen berba, lehengo hezkuntzaz, oraingo hezkuntzaz, zer ikasi zuen, zer egingo lukeen ez balitz irakaslea izango, oraingo ikasleenaz... Oso ongi egon zen, eta gelakoak nahi genuenean beste bisitatxo bat egiteko esan zidan, oso gustura hartuko gaituzkeela.