domingo, 4 de noviembre de 2012

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

Nik Xabin Arriolari egin diot elkarrizketa. Bera nire maisua izan zen TAFYD-en, goi mailako ziklo batetan. Xabinek ikasgai asko ematen zigun, lehengo mailan adibidez, metodologia, patinajea, futbola, btt... Eta bigarren mailan, talde dinamika, eskubaloia, enpresa…
Irakasle hau pentsatu nuen elkarrizketa egiteko, zeren eta nire bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena dela pentsatzen dut. Bizitzari buruz asko daki, irakasten duenari buruz ere asko daki, oso sinpatikoa eta agradablea da, eta gela osoa eta bera oso ongi eramaten ginen. Zerbaitegatik izango da gelako denei oso irakasle ona eta majoa dela iruditzen zaigula. Horregatik berari egitea pentsatu nuen lehenengo momentutik.
Gainera teknika paregabeak dauzka gauza berriak erakusteko. Adibidez adibideen teknika. Gauza askori izugarrizko adibide onak jartzen zizkion eta grabatuta geratzen zitzaizun buruan. Oraindik adibide asko buruan ditut, eta nire gelakideekin, adibide horiek askotan gogoratzen ditugu asko gustatzen zaizkigulako.
Bera gaztea zeneko istorio asko ere kontatzen zigun eta oso gustura entzuten genituen.

Elkarrizketa egiteko esan nionean, oso gustura egingo zuela esan zidan, baina bere agenda nahiko beteta zegoela esan eta lekutxo bat aurkitu behar izan zuen nirekin elkartzeko. Galderak berak lan egiten duen ikastolan egin genituen, Arizmendi ikastolako Ferixaleku gunean hain zuzen ere.
Biok kafe bana hartu genuen kafe makinan eta hiru ordu laurden inguru ibili ginen berbetan. Ni oso gustura sentitu nintzen grabaketa bat egon arren erditik, eta bera ere esan zidanagatik eta ikusten zenagatik ere gustura egon zen galderak erantzuten eta elkarrekin hitz egiten.

Gai askotaz egin genuen berba, lehengo hezkuntzaz, oraingo hezkuntzaz, zer ikasi zuen, zer egingo lukeen ez balitz irakaslea izango, oraingo ikasleenaz... Oso ongi egon zen, eta gelakoak nahi genuenean beste bisitatxo bat egiteko esan zidan, oso gustura hartuko gaituzkeela.

1 comentario:

  1. Egin beharrekoaren berri izango duzunez, bakea.
    Irakasle ondo iteresgarria ematen du, gehiago jakin nahi nuke.
    Lan ona egin ezazu, berari erakutsiko zeniokeena.

    ResponderEliminar