miércoles, 12 de diciembre de 2012
Banakako eta taldeko txostenak
Dagoeneko bakarkako eta taldekako txostenak bloggera igo ditugu, eta taldekideen izenetan klik eginda ikus daitezke. Txosten hauetan irakasgai honi buruzko hausnarketak egin ditugu, bakoitzak izan duen progresia eta ikasi duena bertan islatuz.
martes, 11 de diciembre de 2012
Aranbizkarra eskola
Aranbizkarra ikastolan
5 aste eman eta gero blogean hausnarketa bat egin behar dudala iruditu zait.
Ikastola batera euskara bultzatzera eta metodologia berri bat ezagutzera
gonbidatu zigutenetik ez nuen dudarik izan: bertara joan behar nintzen.
Lehen
Hezkuntzako 2. Mailako umeekin lan egiteak nahiko begi onekin hartu nuen, nire
lehengusua maila horretan baitago. Lehen eguna espero nuen bezalakoa izan zen:
hasieran oso urduri nengoen eta dinamikan sartzea 5 minutu kostatu zitzaidan,
baina momentu hartatik aurrera disfrutatu baino ezer gehiago ez dut egin ikastolan.
Topiko bat izan arren, nik umeak baino gehiago ikasi dut
aste hauetan, umeak lana egiteko erraztasun guztiak jarri dituztelako eta
nireganako errespetua eta kidetasuna erakutsi dutelako. Ume batzuk besteak
baino txarrago portatu dira logikoa denez, baina guztiekin ondo moldatu naiz
eta guztiek egin dute lan.
Esperientzia honetatik irakasle izateko oraindik gogo
gehiagorekin atera naiz eta benetan konturatu naiz hau dela etorkizunean
egunero gertatuko den gauza izatea.
IRAKURRITAKO TESTUAREN LABURPENA
"Revista internacional de ciencias del deporte" aldizkariak artikulu interesgarri bat atara zuen, hezkidetza eta hezkuntza bananduaren arteko konparakletak egiten dituena. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ematen ditu bakoitzetik arrazoi desberdinak ataratzen ditu. Heziketa fisikoan oinarritzen da, arlo hau nahiko sensiblea delako gai honekin.
Herrialde desberdinetan egin dute ikerketak hezkidetzaren inguruan, adibidez Bretaina Handian, Holandan, Estatu Batuetan, Canadan... Baina testu honek batez ere gauza bat erreflejatzen du, hezkuntzan sortu den arazoa generoaren diskriminazioarengatik. Gai honek zer esan handia dauka testu honetan.
Bost apartatu desberdinetan zatitzen da artikulua: 1- "sexua", "generoa" eta "hezkidetza". 2- ibilbide historiko motz bat emakumearengandik jasotako hezkuntzan, eskola hasi zenetik. 3- estudio batzuk, non generoaren desberdintasuna erakusten dute eskolan eta heziketa fisikoan. 4- Ikerketarako gorpu bat psikologia hezitzailean, klaseko klimak orientatzeko zentratuak. 5- Hezitzeko estrategiak, heziketa fisikoko irakasleak kontutan har dezkenak klaseak hobeto emateko.
Debate honetan, estudio batzuk frogatu dute, hezkidetzak edo klase mistoak, lan atmosfera relaxatuagoak eta lagungarriagoak sortzen dituela, eta baita aukera gehiago interakzioa eta kontaktua edukitzeko.
Baina beste alde batetik, beste estudio batek esaten du, banandutako heziketak, neskak diren ikasleei, interakzio gehiago emango diela beraien emakumezko irakasleekin. Era honetako klaseak, partizipazioa, autoestima eta dizilpina sustatzen baituelako.
Artikulu honetan ikus daiteke zerbaiti garrantzia handia ematen diotela, heziketa fisikoko irakasleak egiten duen lanari hain zuzen ere. Sortzen duen irakaskuntzarako klima, berdintasunari mesede egiten baitio. Aukeren berdintasunari batez ere.
sábado, 8 de diciembre de 2012
Escolapiaseko esperientzia
Orain dela bost aste hasi ginen nire taldea eta ni Escolapiasetara joaten boluntario edo laguntzaile bezala. Aukera interesgarri bat eskaini ziguten eskola honetara edo Aranbizkarra eskolara joateko laguntzaile bezala, eta oso ekintza aberasgarria iruditu zitzaigun.
Nire kasuan, ez da lehenengo aldia umeekin erlazio edo kargu zuzen bat edukitzen dudala ikastetxe batean. Iaz bi hilabete eta erdi egon nintzen Arrasateko beste ikastetxe batean hirugarren mailako gaztetxokin praktikak egiten, eta bertan asko ikasi nuela uste dut eta soltura gehiago hartzen ikasi nuen. Hau oso ongi etorri zitzaidan zer ikasi nahi nuen jakitzeko eta baita orain egiten ari garen lan boluntarioentzat.
Guk bigarren mailako umetxoekin aritzea aukeratu genuen. Gure kasuan ez gara joan behar asteko egun berdinetan, adibidez aste honetan asteazkenenan tokatzen zitzaigun, eta hurrengo astean ostiralean goaz, honela arlo desberdinak ikus dezakegu, matematikak, ingelesa, lengua, ingurunea...
Gelara heltzerakoan, lehenengo irakaslearekin batzen gara egun horretan zer egin behar dugun azaltzeko, ondoren umetxo denak agurtzen ditugu, eta gela osoa lau taldetan banatzen ditugu, lau txoko bezala. Txoko bakoitzean laguntzaile bat jartzen gara eta bakoitzak bere zer egina izaten du. Adibidez txoko batetan fitxa bat egiten da, bestean jolas bat, bestean arbel digitalaren bidez beste ariketa bat egiten da... Eta horrela egiten dugu betik. Aurreko asteazkenean, lenguako saioa izan genuen eta niri, liburuko orrialde bat egitea tokatu zitzaidan. Ariketa hoiek aurreko egunean egin zuten errezeta baten inguruakoak ziren, eta gehienak oso ongi moldatu ziren. Mundu eta kasu denetan bezala, jende azkarragoa eta ez horren azkarra dago, eta batzuei gehiago kostatzen zaie, baina pazientzia eta maitasun pixka batekin den denok arazorik gabe bukatzea lortu genuen.
Asko harritu didan faktore bat, hizkuntza izan da. Euskara maila oso baxua daukatela uste dut, eta gazteleraz egitea nahiago dute. Matematikak adibidez, erderaz egiten dute, eta hitz bat euskaraz egiten baduzu, denok batera erdera egiteko esango dizute. Gainera, badakit Gasteizen eta nire herrian ez dela euskalki berdina erabiltzen, baina nik esandako gauza asko eta asko ez dute ulertzen, oso gutxik menperatzen baitute ongi euskara.
Orokorrean, esperientzia positiboa izan da, oraindik aste bat gelditzen zait, baina orain arte egindakoarekin oso pozik gelditu naiz. Gure etorkizunerako ekintza izugarria da, ikasitakoa praktikan jartzeko eta paperean sartzen joateko.
Beraz esperientzia honekin, lehen esan bezala, aukeratu dudan ikasketak ongi aukeratu ditudan edo ez jakitzeko oso baliagarria da eta ea benetan gustatzen zaizun edo ez.
viernes, 7 de diciembre de 2012
Irakurritako testuaren laburpena
Azken urteotan
agintariek ondo dauden aldatzea gustuko dutela dirudi, baina aldaketa guzti
horiek ez dute beti hobekuntzarik suposatzen. Hori gertatzen da heziketa
bananduan, ez da frogatu heziketa mistoa baino hobea denik baina badaude
hainbat herrialdeetako gobernuak hura aldatzeko asmoarekin. Hasteko sexuarekiko banaketak estereotipoak
indartzen ditu, alde batetik umeak bere rolak garatzen ditu eta bestetik
emakumeak bereak, etorkizunean gatazkak sortuz.
Benetan frogatu
dena da banaketak onura akademiko gutxi dituela, hasieran metodo arrakastatsua
iruditu daiteke berritzailea delako . Jendeak normalean sistema berri bat
agertzen denean interes handia jartzen da hartan, baina denborarekin era justu
batean epaitu daiteke. Estatu Batuetan adibidez 1972 urtean banakako heziketa
debekatu zen eta orain arte heziketa hobeto ibili da.
Ikerlari batzuk
diotenez desberdintasunak aurkitu ditzakegu neska eta mutilen garunetan,
Leonard Saxek dioenez beharrezkoa da bi sexuak gela desberdinetan banatzea.
Desberdintze hau beharrezkoa da genero bakoitzak sistema nerbioso desberdin bat
daukalako, adibidez mutilek hobeto erantzuten dute irakasle autoritario baten
aurrean eta neskak egoera berean itsutuko lirateke. Horrek pentsarazi diezaguke
sexu bakoitzak heziketa desberdin bat behar duela. Heziketa bananduaren
aldekoek diotenez gela mistoetan genero estereotipoak indartzen dira sexu
bakoitzak bere alderantz egingo duelako.
Sexu banaketaren
aurkakoak diote sexu banaketa arrazakeriarekin alderatu daitekeela,
generoarekiko diskriminazioa sortzen baita. Gainera sexu banakako heziketak
neskak eta mutilak etorkizunean elkarrekin ondo lan egitea galarazi ditzake,
mutilak mutilekin bakarrik egoten badira jarrera agresiboak sustatuko direlako
eta neskak neskekin oso eragin txarrak ekarriko lituzkete. Bestalde neskak eta mutilak
nahasten badira jarrera desberdinak eta liberalagoak garatzeko aukera eman
diezaiekete, gizarte anitza sortzeko gomendagarria.
Gauza bat argi
badago da mutilak eta neskak biologikoki prestatu daudela elkarrekin bizitzeko
eta generoarekiko desberdintasuna egitea zentzugabekeria bat suposatuko luke;
gizakiaren jarrera ez naturala indartuko litzatekeelako.
miércoles, 5 de diciembre de 2012
Aranbizkarra ikastolan bizitako esperientzia
Gaur asteazkenero bezala Aranbizkarra
ikastolara joan naiz, 6. mailakoekin aritzera. Asteazkenero bezala, irakasleak
klasea lau taldetan banatuta zeukan, talde bat boluntario bakoitzarentzat.
Normalean niri matematika egitea egokitzen zait, ez inposatzen didatelako, nik
aukeratzen baitut. Baina gaur esperientzia pixkat aldatzeko asmoz, tribial
antzeko jolas batekin ibili naiz umeekin
Talde bakoitzarekin 20 minutu egoten gara boluntario bakoitza. Normalean
buruketak egiten egoten naizenez, denbora asko galtzen dugu umeak ariketa
irakurri eta ulertu bitartean, horregatik ez dago denbora gehiegirik haur
bakoitzaren nortasuna ikusteko, zerbait ikus daiteke, baina ez gehiegi. Gaur
ordea beraiekin jokatzen ibili naizenez, bakoitzarekin zerbait hitz egiteko
astia izan dut, horregatik uste dut gaurko eguna besteekin konparatuz
probetxugarria izan dela. Horregatik uste dut, naiz eta orain oso ondo
moldatzen naizen beraiekin, hobeto moldatuko naizela, gero eta hobeto ezagutzen
ditudalako, eta ondorioz badakidalako nola saiatu behar naizen haiek
motibatzen.
Uste dut lehen mailan egonda Aranbizkarra ikastolara etortzeak, umeekin
irakasle gisa jokatzeko, esperientzia oso aberasgarria dela, batez ere guk
jakiteko aukeratu dugun karrerarekin asmatu dugun edo ez. Bestela ez
genukeelako umeekin kontakturik izango bigarren kurtsora arte. Pertsonalki oso
gustura nago umeekin nagoenean, talde txintxoa eta lasaia egokitu zaidalako
izan daiteke, halere aukeratu dudan karrera egokia dela jakiteko balio izan dit
esperientzia hau, irakasleen mundura gehiago hurbiltzeaz aparte.
martes, 4 de diciembre de 2012
Danimarkako eskoletako egoera
" ¿ Como pueden ayudar a las
chicas las experiencias escolares?" artikulua Danimikarkako eskolen
egoeraz informatzen gaitu. Honen arabera gaur egun Danimarkan heziketa mistoa
indarrean dago, halere artikuluaren idazleak heziketa bereiztua defendatzen du.
Hau argudiatzeko zera dio; ezin dela berdintasuna lortu aukera berdinak ematen
berdinak ez direnei. Hau da, ezin dela berdintasuna lortu neskak eta mutilak
klase berean heziz.
Idazlearen arabera, nesken eta mutilen arteko nortasuna desberdina da,
horregatik klasean elkarrekin egonda ez dira behar bezain ondo moldatzen.
Mutilen nagusitasuna nabarmentzen dela dio, eta neskek lotsa daukatela beraien
iritzia defendatzeko adierazten du. Neskak lotsa izatearen arrazoi nagusia
mutilen burlak dira. Hau demostratu ahal izateko, hainbat ikerketa egin zituen.
Lehenik eta behin betidanik klase misto batean egon diren ikasleak sexuaren
arabera banandu zituen. Urte bat pasatu eta gero klase bakoitzeko ume batzuk
elkarrizketatu zituen. Gehienbat neskak izan ziren hobekuntzak nabari izan
zituztenak. Nesken arabera, klasean bakarrik beraien sexuko ikasleak izatearen
onura nabarmenena hitz egiteko askatasuna zen. Beraietaz barre egiteko mutilak
ez zeudenez, askeago sentitzen ziren debateak egiterako orduan eta beraien
pentsatzeko era azaleratzeko orduan. Neskak ziotenez, mutilekin zeudenean,
klasea askoz zaratatsuagoa zen, eta zerbaiti buruz hitz egin behar zutenean
klasean, beti mutilen kontuez hitz egiten zuten. Horregatik, neskak erosoago
sentitzen dira beraien artean, eta honen ondorioz, geroago beraien generoaren
eskubideak aldarrikatzeko beharrezkoak diren argudioak defendatzeko gai dira
mutilen aurrean. Mutilena kasuan, batzuk erosoago daude bakarrik beraien sexuko
kideekin klasea konpartituz, baina beste batzuk nesken presentzia faltan
botatzen dituzte, esanez neskak asko laguntzen dietela irakaslea ez dagoenean.
Ikerketak azaldu eta gero, argi azaltzen du emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna lortzeko beharrezkoa dela neskak eta mutilak bereiztea. Halere ez
dut uste hau irtenbidea denik berdintasuna lortzeko, biologikoki neskak eta
mutilak desberdinak direlako, eta beraien artean bananduta hezten baldin
baditugu beraien arteko desberdintasunak areagotuko direlako, eta guztiz
kontrakoa lortu behar dugu, hau da, neskak eta mutilak elkarrekin heziz,
beraien arteko desberdintasunak murriztu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
