martes, 11 de diciembre de 2012

Aranbizkarra eskola


            Aranbizkarra ikastolan 5 aste eman eta gero blogean hausnarketa bat egin behar dudala iruditu zait. Ikastola batera euskara bultzatzera eta metodologia berri bat ezagutzera gonbidatu zigutenetik ez nuen dudarik izan: bertara joan behar nintzen.
             Lehen Hezkuntzako 2. Mailako umeekin lan egiteak nahiko begi onekin hartu nuen, nire lehengusua maila horretan baitago. Lehen eguna espero nuen bezalakoa izan zen: hasieran oso urduri nengoen eta dinamikan sartzea 5 minutu kostatu zitzaidan, baina momentu hartatik aurrera disfrutatu baino ezer gehiago ez dut egin ikastolan.

            Topiko bat izan arren, nik umeak baino gehiago ikasi dut aste hauetan, umeak lana egiteko erraztasun guztiak jarri dituztelako eta nireganako errespetua eta kidetasuna erakutsi dutelako. Ume batzuk besteak baino txarrago portatu dira logikoa denez, baina guztiekin ondo moldatu naiz eta guztiek egin dute lan.

            Esperientzia honetatik irakasle izateko oraindik gogo gehiagorekin atera naiz eta benetan konturatu naiz hau dela etorkizunean egunero gertatuko den gauza izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario