miércoles, 5 de diciembre de 2012

Aranbizkarra ikastolan bizitako esperientzia


Gaur asteazkenero bezala Aranbizkarra ikastolara joan naiz, 6. mailakoekin aritzera. Asteazkenero bezala, irakasleak klasea lau taldetan banatuta zeukan, talde bat boluntario bakoitzarentzat. Normalean niri matematika egitea egokitzen zait, ez inposatzen didatelako, nik aukeratzen baitut. Baina gaur esperientzia pixkat aldatzeko asmoz, tribial antzeko jolas batekin ibili naiz umeekin

Talde bakoitzarekin 20 minutu egoten gara boluntario bakoitza. Normalean buruketak egiten egoten naizenez, denbora asko galtzen dugu umeak ariketa irakurri eta ulertu bitartean, horregatik ez dago denbora gehiegirik haur bakoitzaren nortasuna ikusteko, zerbait ikus daiteke, baina ez gehiegi. Gaur ordea beraiekin jokatzen ibili naizenez, bakoitzarekin zerbait hitz egiteko astia izan dut, horregatik uste dut gaurko eguna besteekin konparatuz probetxugarria izan dela. Horregatik uste dut, naiz eta orain oso ondo moldatzen naizen beraiekin, hobeto moldatuko naizela, gero eta hobeto ezagutzen ditudalako, eta ondorioz badakidalako nola saiatu behar naizen haiek motibatzen.

Uste dut lehen mailan egonda Aranbizkarra ikastolara etortzeak, umeekin irakasle gisa jokatzeko, esperientzia oso aberasgarria dela, batez ere guk jakiteko aukeratu dugun karrerarekin asmatu dugun edo ez.  Bestela ez genukeelako umeekin kontakturik izango bigarren kurtsora arte. Pertsonalki oso gustura nago umeekin nagoenean, talde txintxoa eta lasaia egokitu zaidalako izan daiteke, halere aukeratu dudan karrera egokia dela jakiteko balio izan dit esperientzia hau, irakasleen mundura gehiago hurbiltzeaz aparte.

1 comentario:

  1. Bokazioz erratu ez zarela ikusteko balio badu, askorako balio du.
    Orain, nik uste dut gehiagorako eta gauza gehiago ikasteko balio behar dizula. Agian, gaur, ez hain inportanteak. Benetan garrantzi handia du zuk diozunak.

    ResponderEliminar