" ¿ Como pueden ayudar a las
chicas las experiencias escolares?" artikulua Danimikarkako eskolen
egoeraz informatzen gaitu. Honen arabera gaur egun Danimarkan heziketa mistoa
indarrean dago, halere artikuluaren idazleak heziketa bereiztua defendatzen du.
Hau argudiatzeko zera dio; ezin dela berdintasuna lortu aukera berdinak ematen
berdinak ez direnei. Hau da, ezin dela berdintasuna lortu neskak eta mutilak
klase berean heziz.
Idazlearen arabera, nesken eta mutilen arteko nortasuna desberdina da,
horregatik klasean elkarrekin egonda ez dira behar bezain ondo moldatzen.
Mutilen nagusitasuna nabarmentzen dela dio, eta neskek lotsa daukatela beraien
iritzia defendatzeko adierazten du. Neskak lotsa izatearen arrazoi nagusia
mutilen burlak dira. Hau demostratu ahal izateko, hainbat ikerketa egin zituen.
Lehenik eta behin betidanik klase misto batean egon diren ikasleak sexuaren
arabera banandu zituen. Urte bat pasatu eta gero klase bakoitzeko ume batzuk
elkarrizketatu zituen. Gehienbat neskak izan ziren hobekuntzak nabari izan
zituztenak. Nesken arabera, klasean bakarrik beraien sexuko ikasleak izatearen
onura nabarmenena hitz egiteko askatasuna zen. Beraietaz barre egiteko mutilak
ez zeudenez, askeago sentitzen ziren debateak egiterako orduan eta beraien
pentsatzeko era azaleratzeko orduan. Neskak ziotenez, mutilekin zeudenean,
klasea askoz zaratatsuagoa zen, eta zerbaiti buruz hitz egin behar zutenean
klasean, beti mutilen kontuez hitz egiten zuten. Horregatik, neskak erosoago
sentitzen dira beraien artean, eta honen ondorioz, geroago beraien generoaren
eskubideak aldarrikatzeko beharrezkoak diren argudioak defendatzeko gai dira
mutilen aurrean. Mutilena kasuan, batzuk erosoago daude bakarrik beraien sexuko
kideekin klasea konpartituz, baina beste batzuk nesken presentzia faltan
botatzen dituzte, esanez neskak asko laguntzen dietela irakaslea ez dagoenean.
Ikerketak azaldu eta gero, argi azaltzen du emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna lortzeko beharrezkoa dela neskak eta mutilak bereiztea. Halere ez
dut uste hau irtenbidea denik berdintasuna lortzeko, biologikoki neskak eta
mutilak desberdinak direlako, eta beraien artean bananduta hezten baldin
baditugu beraien arteko desberdintasunak areagotuko direlako, eta guztiz
kontrakoa lortu behar dugu, hau da, neskak eta mutilak elkarrekin heziz,
beraien arteko desberdintasunak murriztu.
Ondo etorrikko zaizu modulu lanerako. Baina gehiago oinarritu behar zenuke horren kontrako hautua "ez dut uste" baino zerbait sendoagoa.
ResponderEliminar