sábado, 8 de diciembre de 2012
Escolapiaseko esperientzia
Orain dela bost aste hasi ginen nire taldea eta ni Escolapiasetara joaten boluntario edo laguntzaile bezala. Aukera interesgarri bat eskaini ziguten eskola honetara edo Aranbizkarra eskolara joateko laguntzaile bezala, eta oso ekintza aberasgarria iruditu zitzaigun.
Nire kasuan, ez da lehenengo aldia umeekin erlazio edo kargu zuzen bat edukitzen dudala ikastetxe batean. Iaz bi hilabete eta erdi egon nintzen Arrasateko beste ikastetxe batean hirugarren mailako gaztetxokin praktikak egiten, eta bertan asko ikasi nuela uste dut eta soltura gehiago hartzen ikasi nuen. Hau oso ongi etorri zitzaidan zer ikasi nahi nuen jakitzeko eta baita orain egiten ari garen lan boluntarioentzat.
Guk bigarren mailako umetxoekin aritzea aukeratu genuen. Gure kasuan ez gara joan behar asteko egun berdinetan, adibidez aste honetan asteazkenenan tokatzen zitzaigun, eta hurrengo astean ostiralean goaz, honela arlo desberdinak ikus dezakegu, matematikak, ingelesa, lengua, ingurunea...
Gelara heltzerakoan, lehenengo irakaslearekin batzen gara egun horretan zer egin behar dugun azaltzeko, ondoren umetxo denak agurtzen ditugu, eta gela osoa lau taldetan banatzen ditugu, lau txoko bezala. Txoko bakoitzean laguntzaile bat jartzen gara eta bakoitzak bere zer egina izaten du. Adibidez txoko batetan fitxa bat egiten da, bestean jolas bat, bestean arbel digitalaren bidez beste ariketa bat egiten da... Eta horrela egiten dugu betik. Aurreko asteazkenean, lenguako saioa izan genuen eta niri, liburuko orrialde bat egitea tokatu zitzaidan. Ariketa hoiek aurreko egunean egin zuten errezeta baten inguruakoak ziren, eta gehienak oso ongi moldatu ziren. Mundu eta kasu denetan bezala, jende azkarragoa eta ez horren azkarra dago, eta batzuei gehiago kostatzen zaie, baina pazientzia eta maitasun pixka batekin den denok arazorik gabe bukatzea lortu genuen.
Asko harritu didan faktore bat, hizkuntza izan da. Euskara maila oso baxua daukatela uste dut, eta gazteleraz egitea nahiago dute. Matematikak adibidez, erderaz egiten dute, eta hitz bat euskaraz egiten baduzu, denok batera erdera egiteko esango dizute. Gainera, badakit Gasteizen eta nire herrian ez dela euskalki berdina erabiltzen, baina nik esandako gauza asko eta asko ez dute ulertzen, oso gutxik menperatzen baitute ongi euskara.
Orokorrean, esperientzia positiboa izan da, oraindik aste bat gelditzen zait, baina orain arte egindakoarekin oso pozik gelditu naiz. Gure etorkizunerako ekintza izugarria da, ikasitakoa praktikan jartzeko eta paperean sartzen joateko.
Beraz esperientzia honekin, lehen esan bezala, aukeratu dudan ikasketak ongi aukeratu ditudan edo ez jakitzeko oso baliagarria da eta ea benetan gustatzen zaizun edo ez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Antza asmatu duzu, ezta?
ResponderEliminarbaietz uste dut.
Eliminar