Bakarkako txosten honetan orain arte
irakasle funtzioaren irakasgaian ikasitakoari buruz hitz egingo dut. Egia
esanda, irakasgai honetan egingo genuenaren beldur nintzen hasieran, besteak ez
bezala gai orokorragoak planteatuko zituela pentsatzen bainuen. Gainera,
besteetan ez bezala hemen ez dira klase teorikoak edo magistralak eman,
irakasleari egun guztia entzun ordez gu izan gara lanak burutu izan ditugunak.
Beste irakasgaiak gai zehatzetako informazioa eskuratzeko baliogarri izan dira,
baina irakasle funtzioan irakasle lanbidean egunero baliogarriak izango diren
trebeziak ikasi ditugu. Lan gehienak hausnarketak izan dira, artikulu bat
irakurri edota bideo bat ikusi eta gero egindakoak. Hasieran hausnarketa
entzutean laburpen hitza etortzen zitzaidan burua eta horixe egiten nuen, baina
denbora eta lanak pasa orduko uste dut garapena izan dudala hausnarketak
egiterako orduan.
Denboran atzera eginda, “ La
Educación prohibida “ dokumentalari buruz hitz egingo dut. Bertan, munduan gaur
egungo hezkuntza sistemaren aurka dauden irakasle eta adituek beraien
pentsamendua aurkeztu zuten, egungo sistemak dituen alde txarrak gogor
kritikatuz eta zalantzan jarriz. Argudio sendo eta argiak ematen zituzten eta
entzutean benetan gaur egungo egoera zein den konturatzeko balio zidan eta nola
gure esku dagoen egoera hori aldatzea eta guztiontzako onuragarria izango den
heziketa batean lan egitea. Bideo horretan gaur egungo klaseetan ematen den
egoerari buruzko adibideak eman ziren eta hor irakasle askok bokaziorik ez
dutela islatu zen, klaseak gogorik gabe emanez eta umeak gaizki tratatuz.
Horregatik ikasi dugu umeak motibatuta egoteko motibatuak egon behar diren
lehenak irakasleak direla. Gai hori ere argi ikusi daiteke Robert Rosenthal-ekegindako esperimentuan, bertan azaltzen baitu umeak aurreiritzi positibo
batekin begiratzen badira beraien garapena askoz handiagoa izango dela ume bat
aurreiritzi txarrarekin begiratzen zaienei baino. Honi esker etorkizunean
irakaslea izatera ailegatzen banaiz jakingo dut nola aterako diedan
errendimendu gehiago ikasleei.
Diigo izan da seguruenez egin behar
izan ditugun lan guztietatik gutxien landu egin dudana, hasieratik kostatu egin
zait horra artikuluak, bideoak edo dena delakoa igotzea. Honek ez du esan nahi
erabilgarria ez denik, azken finean guztiok gure artean baliogarria den
informazioa elkar konpartitzeko balio du. Diigorekin batera ere blogari buruz
hitz egin beharra dago. Hau benetan asko balio zaigula uste dut, talde lanak
hona igotzen baititugu eta jendeak gu egindakoa ikusteko aukera ere ematen
baitu. Hasieran nahiko apartuta utzi nuen bloga, lan bat egiterakoan horra
igotzeko balio zuela bakarrik uste nuen, baina orain beste taldeek eta guk
egindakoa konparatzeko balio duela konturatu naiz. Gainera, interesgarriak izan
daitezkeen hausnarketak ere igo ditzakegu horra, boluntario lanean Aranbizkarra ikastolan izandako esperientziari buruzko hausnarketa adibidez.
Talde lanei dagokionez, horma irudi
bat egin behar izan genuen, guk aukeratutako gai bati buruz. Gaia aukeratzeko
orduan egon ziren lan horretarako arazo bakarrak. Bi gai proposatu genituen,
baina biak beste talde batzuengatik aukeratuak zeuden eta beste batetan
pentsatu behar izan genuen. Azkenean, komunikazioen erabilera hezkuntzan gaia
aukeratzea erabaki genuen, gaur egungo eskoletan egon diren aldaketa nabarmenengatik
orain IKT( Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) oso garrantzitsuak
direlako eskoletan. Posterra oso era egokian egin genuela uste dut, informazio
gehiegi ez zegoelako aspertzeko modukoa eta kontzeptuak nahiko argi bereizten
zirelako. Gaia besteen aurrean azaltzeko orduan ez zen hain erraza izan, ni
baino lehenago hitz egin zutenek oso ondo egin zutelako eta gaizki egiteko
beldur nintzelako, baina nahiko ondo atera zen eta besteak nahiko interesatuak
ikusi nituen gure gaiarekin.
Etorkizunerako oso baliogarria izan
daitekeen lan bat aipatzea beharrezkoa ikusten dudanez, irakasleari egindako
elkarrizketari buruz hitz egingo dut. Bertan guretzat irakasle miresgarri bati
elkarrizketa bat egin behar genion hainbat galderetan oinarrituta, eta irakasleari egindako elkarrizketari buruzko hausnarketa bat egin behar izan genuen, bertan
ikasitakoa azalduz eta etorkizunerako tresna diren jakintzak azalduz. .
Ondoren, taldetan jarri eta bakoitzak besteen testuak irakurri genituen, eta
bakoitzak elkarrizketan ikasitakoa azalduz mapa kontzeptuala egin genuen.
Bukatzeko, esan beharra daukat sorpresa
ona eraman dudala irakasgai honekin, hasieran espero nuenaren antzerakoa ez
delako izan eta lanak egiterako orduan gehienetan asko disfrutatu dudalako
No hay comentarios:
Publicar un comentario