Txosten edo hausnarketa hau Irakasle
Funtzioa irakasgaian izan ditudan esperientziei buruz egingo dut. Hasieratik
irakasgai hau ez da besteak bezain teorikoak, lehenengo astetik oso praktikoa
izan da, teknologia berriak baliatuz guk hausnartzeko. Kurtso hasieran bertan
berehala hasi ginen lehenengo hausnarketekin, ea zergatik geunden hemen, eta
"Etre et avoir" pelikulari buruzko hausnarketekin. Geroztik, bide
berdinetik jarraitu izan dugu, hau da, klase teorikorik gabe eta hausnarketen
bitartez, ikasten jarraitu dugu.
Hausnarketak alde batera utzita, irakasgai hau eman digun ikasteko aukera
polit bat Aranbizkarra ikastolara edo beste ikastola batzuetara joateko aukera
izan da. Karrera hasieratik umeekin kontaktua izateko aukera asko eskertzen da,
batez ere hemen gaudenok umeekin egotea eta hauei irakastea gustuko dugulako.
Horregatik eskergarria irakasgai honek eskaini digun aukera polit hau,
praktikaren bitartez ikasteko.
Lehen aipatu dudan bezala, irakasgai hau hausnarketetan oinarritu da batez
ere. Hausnarketei dagokienez, uste dut gero eta kritikoagoa izan naizela
hausnargai ezberdinekin, hasieran nire iritzia ez nuelako behar bezain beste
islatzen. Orain aldiz uste dut kritikoagoa naizela, halere, esan beharra daukat
kritika maila igo dezakedala, oraindik ez bait naiz behar bezain beste
"bustitzen" dagokion gaiekin. Hausnarketak batez ere Bloggean islatu
ditugu, naiz eta hasieran Blogg bat kudeatu behar genuela jakiterakoan ez zidan
graziarik egin. Dena dela orain trukua harrapatu diodala uste dut eta ez naiz
gehiegi kexatzen. Hasieratik baita Diigon kontu bat sortu behar izan genuen,
honekin oraindik ez nago ados. Bere erabilera ulertu dezaket, baliagarria izan
daitekeelako aurkitu duzun informazioa gordetzeko eta beste batzuekin
konpartitzeko, baina batzuetan behartuegia sentitzen naiz interneten edozein
gairi buruz informazioa bilatzeko eta Diigon eskegitzeko, eta uste dut jende
askok sentsazio berdina daukala.
Amaitzeko, konklusio gisa esan dezaket irakasgai honetan izandako
esperientzia positiboa izan dela, naiz eta batzuetan teknologia berriak
menderatzera pixkat behartu gaituzte arlo horretan trebeak ez garenoi. Nire
garapena ona izan dela uste dut, naiz eta lehen esan dudan moduan zertxobait
hobetu zitekeen. Orokorki, irakasgai honek bakoitza bere nortasunaren araberako
lanak eta hausnarketak egiteko aukera eman digu, ez zegoelako teoria esplizitu
bat lanetan sartzeko, eta lanak egiterako orduan ez zegoelako inolako gidarik,
hau da bakoitzak bere nahien arabera egin behar zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario