Danel

Txosten honetan, kurtso hasieratik ona, irakasle funtzioan eginiko gauzak erreparatuko ditut nire memoria hilabete batzuk atzera botaz.  Kurtsoko lehenengo zatia bukatzear dagoenez, bertan zer ikasi dudan eta zer egin dugun erreflexionatzeko ordua heldu da. Lehenengo astetik konturatu nintzen arlo hau ez zela besteak bezala izango, metodologia desberdina erabiliko genuela pentsatu nuen eta askoz ere praktikoagoa izango zela konturatu nintzen. Gainera teknologia berriak asko erabiliko genituela ere pentsatu nuen. Baina batez ere, oso autonomoak izan beharko genuela iruditu zitzaidan, bakoitzak bere ipurdia salbatu beharko zuela iruditu zitzaidan lehenengo asteetan.

Irakasle Funtzioa, Diigo deskargatzen eta nola erabiltzen zen inguruan hasi zen, niri ez zitzaidan bat ere ez gustatu, ordenagailuak eta honelako aparatu modernoak ez zaizkidalako asko gustatzen. Baina klaseak aurrera zoazen heinean, blog-a erabiltzen ikasi nuen eta taldekoen artean bata besteari laguntzen hasi ginen blog-a denok hobeto kontrolatzeko, gure lan herramienta bat baita. Horri esker nire pentsamendua pixka bat aldatzea lortu nuen, ordenagailuak beste modu batera ikusten hasi nintzen, bloga gure lanerako oso aproposa iruditzen zitzaidalako, eta oraindik horrela pentsatzen jarraitzen dut.

Klasean emandakoari erreparatzen jarraituz, hausnarketa ugari egin ditugu, aurrena, ea hemen zergatik gauden izan zela gogoratzen dut. Pelikula frantsez baten hausnarketa ere egin genuen, eta beste batzuk baita ere. Hausnarketa eta film hauen bitartez nire idazteko modua eta gauzak ikusteko modua nahiko aldatu dela uste dut, lehen baino gehiago pentsatzen dut esaldi bat idazterako orduan, eta honek esan nahi du, hausnarketa hobeak edo sakonagoak egiten ikasi ditudala. Aurrenekoa eta azkena konparatzen baditut, diferentzia nabarmena egongo dela ziur nago.

Irakasgai honek eskaini digun ekintzarik hoberena eta baliotsuena, beste eskola batzuetara gauzak ikastera joatearena izan da. Aranbizkarra eta Escolapias eskoletara joateko aukera eman digute "praktikak" egiteko ideiarekin, eta oso ekintza ona eta aproposa iruditzen zait. Nik beti pentsatu izan dut ogibide bat ikasteko teoria puntu bat beharrezkoa dela, baina benetan gauzak ikasteko modua, praktikatzen eta egiten ikasten dela. Behin eta berriz egiten. Beraz, aipatu bezela, ekintza honekin nik izan nahi dudan ogibidearen beste zenbait gauzatxo ikasi ditut nahiz eta oraindik asko gelditzen zaidan. Adibidez umeekin eduki beharreko jarrera, batzuei gehiago lagundu behar zaiela... honelako gauzatxo txiki batzuk.

Egin ditugun lan gehienak, taldeka izan dira. Hona etorri aurretik, lan talde batzuk eginda neuzkan, baina benetan zer den talde lan bat eta nola funtzionatzen duen orain ari naiz ikasten. Lehen lana taldekideen artean banatzen genuen, bakoitzak bere zatitxoa egin eta hurrengo egunean dena elkartzen genuen. Orain berriz, gauzak nola egin behar diren ikasten ari naiz, eta lauron artean ongi konponduz eta ulertuz, askoz ere lan hobeak irteten dira. Ez du buru batek bakarrik lan egiten, baizik eta lau buruk, eta bakoitzaren ideiak plasmatzen saiatzen gara. Denon artean ongi moldatzen garenez, lan txukunak irteten zaizkigula uste dut eta asko ikasten ari gara.

Orokorrean egiten dudan balantzea positiboa da. Gustura nagoela esan daiteke eta ezagutza asko ikasi ditut betiko modu desberdinak erabiliz. Baina gauza asko ikasi arren, oraindik beste gauza mordoxka ikasteko falta zaizkit. Ea dena bide onetik doan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario