Txosten hau
lehengo hiru hilabete hauetan irakasle funtzioan izandako iritziei erreparatuz
egingo dut. Lehen Hezkuntzarako
prestatzen ari garen gehienok argi geneukan hasieratik haurrak gustuko
genituela eta irakasle izatearen aurreiritzi bat genuen, baina gehienetan aurreiritziek egia esanda ez
dute ezertarako balio. Normalean lanbide bat ikasteko eta ulertzeko ez da
beharrezkoa klasean sekulako txapak entzutea baizik eta jarduera praktikoen
bidez ikastea. Horregatik uste dut klaseko gehienok asko eskertzen dugula
ikasgai honen bidez izan dugun aukera bai aranbizkarrara bai escolapiasetara
joateko. Ikastetxe horietara joatean lehen aldiz eman nien klasea haurrei eta
talde txikiak baziren ere irakasle sentitu nintzen eta haien kezkak sentitu
nituen momentu horietan. Izan ere esan behar dut esperientzia oso positiboa
izan dela bokazioarekin topatzeko erabilgarria, argi daukadalako badagoela
jendea praktikak beranduago egitean bokaziorik ez duela sentituko duela eta
sekulako kolpe handia hartuko dute.
Klasean emandakoari erreparatuz
esan behar dut era positiboan harritu nautela erabilitako metodologia, jarduera
teoriko gutxi egiten baitira eta bakoitzaren iritzia sustatzen baita.
Hausnarketa asko egiten ditugu eta taldean lan egitean guztiok ideiak
partekatzen ditugu, oso erabilgarria iruditzen zait metodologia hau ikuspuntu
desberdinak izateko. Kexak egon arren bideoen erabilera noizbehinka egitea ondo
iruditzen zait ikusiz ere ikasi daitekeelako klase teorikoetan baino askoz
gehiago, gure arreta handiagoa izaten delako bideoekin eta entretenigarriagoa
izaten delako.
Nire progresioari dagokionez
hasieran egindako hausnarketak orain egiten ditudanak baino kaxkarragoak ziren,
hasieran ahalik eta informazio gehien jartzearekin konforme egoten bainintzen. “Etre
et avoir” filmaren hausnarketan ateratako nota adibidez ez zen oso ona izan ez
nituelako ideia garrantzitsuenak ondo harrapatu. Orain ideia nagusiak jartzen eta azaltzen
ahalegintzen naiz eta nire doinua gero eta kritikoagoa dela iruditzen zait
Ikasgai honetan teknologien
erabilerari garrantzi samarra ematen zaio, nik ez daukat inolako gaitzespenik horregatik
aurretik ezagutzak nituelako eta nahiko ondo moldatzen naizelako, baina badakit
klasekide batzuk zailtasunak eta arazoak izan dituztela teknologiekin ez zirelako
oso lagun. Hala ere ondo iruditzen zait ikasleei haiek erabiltzen irakastea,
lan egiteko beste era interesgarria iruditzen zaidalako. Blogari dagokionez hasieratik
nahiko lan ona egiten ari dudala iruditzen zait eta ahalik eta hoberen egiten
ahalegindu naiz. Bestalde Diigori ez diot ia inolako erabilgarritasunik eman,
hala ere badakit guztiok bertan parte hartzen badugu informazio iturri
desberdinak erraztuko dizkiogula elkarri. Ebaluatzeko orduan blogari garrantzia
ematea irudituko litzaidake bidezkoena nire taldekideak eta ni errubrikan azaldu
dugun bezala, blogaren erabilera sustatu baitugu.
Lehen esandakoarekin bat eginez
egiten dudan balantzea positiboa da, garapen egokia izaten ari dudala iruditzen
zaidalako eta modu on batean ikasten ari dudala uste dudalako behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario