Taldeko hausnarketa


Irakasle funtzioa irakasgaian talde lan asko egin ez ditugun arren, gehienak banakakoak izan direlako, talde lanean nahiko gustura ibili gara. Giro ona egoteaz gain gure artean geratzeko ordutegi arazo gehiegi izan ez ditugulako, gehienak hiri berean bizi garelako eta geratzeko traba handirik jartzen ez ditugulako. Batera eman ditugun orduetan denbora nahiko ondo aprobetxatu dugu eta horri esker lan ordu asko aurreztu ditugu.

Kurtso hasieran errubrika egin behar izan genuen eta bertan gure taldeko lana ebaluatzeko irizpideak finkatu genituen. Errubrikari ez diogu garrantzi handirik eman lan egiterako orduan , baina egia esan bertan finkatutako helburuak nahiko ondo bete ditugu. Hala ere errubrika egitearen ideia ez zitzaigun eta ez zaigu oso aproposa iruditzen, gure ustez,  irakasleak bere irizpide pertsonalak jarraitu behar dituelako gure ebaluazioaren nota jartzerakoan.

Gauza batzuk hobetu daitezkeela pentsatzen dugu. Askotan lanen helburuak edo eginbeharrak ez ditugu ulertzen, erreferentzia edo laguntza gehiagorekin lanak eta eginbeharrak hobeto egingo genituela uste dugu.

Baina orain arte egindako lanak nahiko interesgarriak eta entretenigarriak izan direla uste dugu. Adibidez, irakasleari egin genion elkarrizketa edo klase-kideak taldeka batu ginenean bakoitzak bere horma-irudiak aurkezteko oso esperientzia atseginak izan ziren guretzat. Bi lan hauekin zenbait ezagutza ikasi ditugu etorkizunean irakasle lanbidean asko lagunduko dizkigutenak.

Bloga kurtso hasieratik erabiltzen ikasi genuen, eta orain askoz hobeto moldatzen gara arlo horretan. Behin hori erabiltzen ikasia, gauza baliotsu bat dela konturatu gara gure lanetarako. Diigorenari buruz, berriz, ez dugu berdina pentsatzen, ez zaigu oso baliogarria iruditzen eta astero bi dokumentu igo beharrari ez diogu zentzua ikusten.

Irakasgai honetan gauza oso on bat egitea erabaki dugu eman diguten aukera on bati esker. Astean behin Lehen Hezkuntzako ikastola batzuetara joaten gara boluntario edo laguntzaile bezala. Hau oso ongi etortzen zaigu gure ikasketa eta helburuentzako, oso pozik joaten gara eta asko ikasten dugu. Joaten garen eskolen irakasleei ere oso ongi etortzen zaie gu moduko jendea joatea eta asko eskertzen digute joaten garen bakoitzean. Beraz, oso ekintza aproposa eta interesgarria dela pentsatzen dugu, onurak bi aldeendako baitira. Bai beraientzat eta bai guretzat.

Orokorrean gustura egon gara irakasgai honetan egindako ekintza eta lanekin gauza berriak ikasi ditugulako, baina lehen esan bezala, gauza batzuk ere aldatuko genituzke gure ustez prestakuntza hobea jasotzeko



No hay comentarios:

Publicar un comentario