miércoles, 12 de diciembre de 2012

Irakurritako lau testui buruzko kontzeptu mapa


Banakako eta taldeko txostenak

Dagoeneko bakarkako eta taldekako txostenak bloggera igo ditugu, eta taldekideen izenetan klik eginda ikus daitezke. Txosten hauetan irakasgai honi buruzko hausnarketak egin ditugu, bakoitzak izan duen progresia eta ikasi duena bertan islatuz.

martes, 11 de diciembre de 2012

Aranbizkarra eskola


            Aranbizkarra ikastolan 5 aste eman eta gero blogean hausnarketa bat egin behar dudala iruditu zait. Ikastola batera euskara bultzatzera eta metodologia berri bat ezagutzera gonbidatu zigutenetik ez nuen dudarik izan: bertara joan behar nintzen.
             Lehen Hezkuntzako 2. Mailako umeekin lan egiteak nahiko begi onekin hartu nuen, nire lehengusua maila horretan baitago. Lehen eguna espero nuen bezalakoa izan zen: hasieran oso urduri nengoen eta dinamikan sartzea 5 minutu kostatu zitzaidan, baina momentu hartatik aurrera disfrutatu baino ezer gehiago ez dut egin ikastolan.

            Topiko bat izan arren, nik umeak baino gehiago ikasi dut aste hauetan, umeak lana egiteko erraztasun guztiak jarri dituztelako eta nireganako errespetua eta kidetasuna erakutsi dutelako. Ume batzuk besteak baino txarrago portatu dira logikoa denez, baina guztiekin ondo moldatu naiz eta guztiek egin dute lan.

            Esperientzia honetatik irakasle izateko oraindik gogo gehiagorekin atera naiz eta benetan konturatu naiz hau dela etorkizunean egunero gertatuko den gauza izatea.

IRAKURRITAKO TESTUAREN LABURPENA


"Revista internacional de ciencias del deporte" aldizkariak artikulu interesgarri bat atara zuen, hezkidetza eta hezkuntza bananduaren arteko konparakletak egiten dituena. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ematen ditu bakoitzetik arrazoi desberdinak ataratzen ditu. Heziketa fisikoan oinarritzen da, arlo hau nahiko sensiblea delako gai honekin.

Herrialde desberdinetan egin dute ikerketak hezkidetzaren inguruan, adibidez Bretaina Handian, Holandan, Estatu Batuetan, Canadan... Baina testu honek batez ere gauza bat erreflejatzen du, hezkuntzan sortu den arazoa generoaren diskriminazioarengatik. Gai honek zer esan handia dauka testu honetan.

Bost apartatu desberdinetan zatitzen da artikulua: 1- "sexua", "generoa" eta "hezkidetza". 2- ibilbide historiko motz bat emakumearengandik jasotako hezkuntzan, eskola hasi zenetik. 3- estudio batzuk, non  generoaren desberdintasuna erakusten dute eskolan eta heziketa fisikoan. 4- Ikerketarako gorpu bat psikologia hezitzailean, klaseko klimak orientatzeko zentratuak. 5- Hezitzeko estrategiak, heziketa fisikoko irakasleak kontutan har dezkenak klaseak hobeto emateko.

Debate honetan, estudio batzuk frogatu dute, hezkidetzak edo klase mistoak, lan atmosfera relaxatuagoak eta lagungarriagoak sortzen dituela, eta baita aukera gehiago interakzioa eta kontaktua edukitzeko.
Baina beste alde batetik, beste estudio batek esaten du, banandutako heziketak, neskak diren ikasleei, interakzio gehiago emango diela beraien  emakumezko irakasleekin. Era honetako klaseak, partizipazioa, autoestima eta dizilpina sustatzen baituelako.

Artikulu honetan ikus daiteke zerbaiti garrantzia handia ematen diotela, heziketa fisikoko irakasleak egiten duen lanari hain zuzen ere. Sortzen duen irakaskuntzarako klima, berdintasunari mesede egiten baitio. Aukeren berdintasunari batez ere.

sábado, 8 de diciembre de 2012

Escolapiaseko esperientzia


Orain dela bost aste hasi ginen nire taldea eta ni Escolapiasetara joaten boluntario edo laguntzaile bezala. Aukera interesgarri bat eskaini ziguten eskola honetara edo Aranbizkarra eskolara joateko laguntzaile bezala, eta oso ekintza aberasgarria iruditu zitzaigun.

Nire kasuan, ez da lehenengo aldia umeekin erlazio edo kargu zuzen bat edukitzen dudala ikastetxe batean. Iaz bi hilabete eta erdi egon nintzen Arrasateko beste ikastetxe batean hirugarren mailako gaztetxokin praktikak egiten, eta bertan asko ikasi nuela uste dut eta soltura gehiago hartzen ikasi nuen. Hau oso ongi etorri zitzaidan zer ikasi nahi nuen jakitzeko eta baita orain egiten ari garen lan boluntarioentzat.

Guk bigarren mailako umetxoekin aritzea aukeratu genuen. Gure kasuan ez gara joan behar asteko egun berdinetan, adibidez aste honetan asteazkenenan tokatzen zitzaigun, eta hurrengo astean ostiralean goaz, honela arlo desberdinak ikus dezakegu, matematikak, ingelesa, lengua, ingurunea...

Gelara heltzerakoan, lehenengo irakaslearekin batzen gara egun horretan zer egin behar dugun azaltzeko, ondoren umetxo denak agurtzen ditugu, eta gela osoa lau taldetan banatzen ditugu, lau txoko bezala. Txoko bakoitzean laguntzaile bat jartzen gara eta bakoitzak bere zer egina izaten du. Adibidez txoko batetan fitxa bat egiten da, bestean jolas bat, bestean arbel digitalaren bidez beste ariketa bat egiten da... Eta horrela egiten dugu betik. Aurreko asteazkenean, lenguako saioa izan genuen eta niri, liburuko orrialde bat egitea tokatu zitzaidan. Ariketa hoiek aurreko egunean egin zuten errezeta baten inguruakoak ziren, eta gehienak oso ongi moldatu ziren. Mundu eta kasu denetan bezala, jende azkarragoa eta ez horren azkarra dago, eta batzuei gehiago kostatzen zaie, baina pazientzia eta maitasun pixka batekin den denok arazorik gabe bukatzea lortu genuen.

Asko harritu didan faktore bat, hizkuntza izan da. Euskara maila oso baxua daukatela uste dut, eta gazteleraz egitea nahiago dute. Matematikak adibidez, erderaz egiten dute, eta hitz bat euskaraz egiten baduzu, denok batera erdera egiteko esango dizute. Gainera, badakit Gasteizen eta nire herrian ez dela euskalki berdina erabiltzen, baina nik esandako gauza asko eta asko ez dute ulertzen, oso gutxik menperatzen baitute ongi euskara.

Orokorrean, esperientzia positiboa izan da, oraindik aste bat gelditzen zait, baina orain arte egindakoarekin oso pozik gelditu naiz. Gure etorkizunerako ekintza izugarria da, ikasitakoa praktikan jartzeko eta paperean sartzen joateko.
Beraz esperientzia honekin, lehen esan bezala, aukeratu dudan ikasketak ongi aukeratu ditudan edo ez jakitzeko oso baliagarria da eta ea benetan gustatzen zaizun edo ez.

viernes, 7 de diciembre de 2012

Irakurritako testuaren laburpena


          Azken urteotan agintariek ondo dauden aldatzea gustuko dutela dirudi, baina aldaketa guzti horiek ez dute beti hobekuntzarik suposatzen. Hori gertatzen da heziketa bananduan, ez da frogatu heziketa mistoa baino hobea denik baina badaude hainbat herrialdeetako gobernuak hura aldatzeko asmoarekin.  Hasteko sexuarekiko banaketak estereotipoak indartzen ditu, alde batetik umeak bere rolak garatzen ditu eta bestetik emakumeak bereak, etorkizunean gatazkak sortuz.

          Benetan frogatu dena da banaketak onura akademiko gutxi dituela, hasieran metodo arrakastatsua iruditu daiteke berritzailea delako . Jendeak normalean sistema berri bat agertzen denean interes handia jartzen da hartan, baina denborarekin era justu batean epaitu daiteke. Estatu Batuetan adibidez 1972 urtean banakako heziketa debekatu zen eta orain arte heziketa hobeto ibili da.


          Ikerlari batzuk diotenez desberdintasunak aurkitu ditzakegu neska eta mutilen garunetan, Leonard Saxek dioenez beharrezkoa da bi sexuak gela desberdinetan banatzea. Desberdintze hau beharrezkoa da genero bakoitzak sistema nerbioso desberdin bat daukalako, adibidez mutilek hobeto erantzuten dute irakasle autoritario baten aurrean eta neskak egoera berean itsutuko lirateke. Horrek pentsarazi diezaguke sexu bakoitzak heziketa desberdin bat behar duela. Heziketa bananduaren aldekoek diotenez gela mistoetan genero estereotipoak indartzen dira sexu bakoitzak bere alderantz egingo duelako.

          Sexu banaketaren aurkakoak diote sexu banaketa arrazakeriarekin alderatu daitekeela, generoarekiko diskriminazioa sortzen baita. Gainera sexu banakako heziketak neskak eta mutilak etorkizunean elkarrekin ondo lan egitea galarazi ditzake, mutilak mutilekin bakarrik egoten badira jarrera agresiboak sustatuko direlako eta neskak neskekin oso eragin txarrak ekarriko lituzkete. Bestalde neskak eta mutilak nahasten badira jarrera desberdinak eta liberalagoak garatzeko aukera eman diezaiekete, gizarte anitza sortzeko gomendagarria.

          Gauza bat argi badago da mutilak eta neskak biologikoki prestatu daudela elkarrekin bizitzeko eta generoarekiko desberdintasuna egitea zentzugabekeria bat suposatuko luke; gizakiaren jarrera ez naturala indartuko litzatekeelako.

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Aranbizkarra ikastolan bizitako esperientzia


Gaur asteazkenero bezala Aranbizkarra ikastolara joan naiz, 6. mailakoekin aritzera. Asteazkenero bezala, irakasleak klasea lau taldetan banatuta zeukan, talde bat boluntario bakoitzarentzat. Normalean niri matematika egitea egokitzen zait, ez inposatzen didatelako, nik aukeratzen baitut. Baina gaur esperientzia pixkat aldatzeko asmoz, tribial antzeko jolas batekin ibili naiz umeekin

Talde bakoitzarekin 20 minutu egoten gara boluntario bakoitza. Normalean buruketak egiten egoten naizenez, denbora asko galtzen dugu umeak ariketa irakurri eta ulertu bitartean, horregatik ez dago denbora gehiegirik haur bakoitzaren nortasuna ikusteko, zerbait ikus daiteke, baina ez gehiegi. Gaur ordea beraiekin jokatzen ibili naizenez, bakoitzarekin zerbait hitz egiteko astia izan dut, horregatik uste dut gaurko eguna besteekin konparatuz probetxugarria izan dela. Horregatik uste dut, naiz eta orain oso ondo moldatzen naizen beraiekin, hobeto moldatuko naizela, gero eta hobeto ezagutzen ditudalako, eta ondorioz badakidalako nola saiatu behar naizen haiek motibatzen.

Uste dut lehen mailan egonda Aranbizkarra ikastolara etortzeak, umeekin irakasle gisa jokatzeko, esperientzia oso aberasgarria dela, batez ere guk jakiteko aukeratu dugun karrerarekin asmatu dugun edo ez.  Bestela ez genukeelako umeekin kontakturik izango bigarren kurtsora arte. Pertsonalki oso gustura nago umeekin nagoenean, talde txintxoa eta lasaia egokitu zaidalako izan daiteke, halere aukeratu dudan karrera egokia dela jakiteko balio izan dit esperientzia hau, irakasleen mundura gehiago hurbiltzeaz aparte.